Azpeitiko Udalak bere diru-laguntzen plan estrategikoaren baitan, herriko elkarte eta eragileentzako hainbat dirulaguntza bideratzen ditu. Laguntza horien bidez, herrian arlo desberdinetan lanean ari diren eragileak diruz lagundu eta sustatu nahi dira. Hala, beren ohiko urteko jardueretarako, dinamizazioirako, mantenu gastuetara edo proiektuak garatzeko laguntzak ematen zaizkie.
Gaur, gizarte, kirol zein kulutra arloetako proiektuetarako deialdiak argitaratu dira eta dagoeneko indarrean dira. Beraz, diru laguntza eskaerak egin daitezke gaurtik. Deialdi horien bidez, 268.922€ bideratuko ditu udalak herriko taldeetara: 135.000€ gizarte arloko eragileentzat izango dira; 42.395€ kirol arlojo jardueretarako eta 91.527€ kultura eta festetarako.
1. Gizarte-zerbitzuen eremua. 135.000€
- Elkarteentzako dirulaguntzak, gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloan jarduerak egiteko.36.000€ bideratu dira laguntza lerro horretara. Elakrteek antolatzen dituzten hitzaldiak, kanpainak edo azterketak, prestakuntza ikastaroak edo kolektibo ezberdinei arreta ematea laguntzen dira dira diruz, besteak beste. Laguntzaren eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 17a izango da.
- Gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak. 9.000€ bideratu dira linea honetara eta ohiko gastuei aurre egiteko laguntza da; mantentze gastuak, gastu informatikoak, biulego gastuak, suministro gastuak laguntzen dira diruz, besteak beste. Eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 17a izango da.
- Elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza-proiektuak egiteko. Gobernuz kanpoko erakundeei bideratutako laguntzak dira. Laguntza hauen bidez, garapèn bidean dauden herrialdeetako proiektuak bultzatzea eta diruz laguntzea da helburua. Horretarako, 60.000€ bideratu dira 2022ko aurrekontuetan. Proiektuak aurkezteko azken eguna, maiatzaren 17a izango da.
- Nazioarteko lankidetzan borondatez parte hartzen duten pertsonentzako dirulaguntzak. Garapen bidean dagoen herrialderen batera boluntario joan nahi duten azpeitiarrei bideratutako diru-laguntza da honakoa. Horretarako 5.000€ko partida du udalak. Laguntza eskatzeko azken eguna maiatzaren 17a da.
- Larrialdi-egoeretan ekintza humanitarioak eta puntualak egiteko proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak. Hondamendi natural, gerra edo lehen mailako bestelako premien aurrean presazko laguntza humanitarioarako diru poltsa 25.000€koa da. Laguntza honetako eskaerak abenduaren 1a bitartean egin daitezke. Abenduaren 1a bitartean
2. Kirol eremua. 42.395€
42.395€ bideratu dira herriko kirol klub eta elkarteak diruz laguntzeko. Kontzeptu desberdinak lagunduko dira diruz eta eskaerak egiteko epea urriaren 28an bukatuko da.
- Kirol-kluben jarduera arrunta eta egitura garatzeko dirulaguntzak
- Kirol-klubek osasun-azterketak egiteko dirulaguntza.
- Kirol-kluben kualifikazio teknikoa garatzeko dirulaguntza.
3. Kultura eremua. 91.527€
- Azpeitiko kultura-elkarteei zuzendutako urteko programak edo kultura-jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak. Azpeitian jarduten duten kultur elkarte edo erakundeei urteko ohiko egitaraua eta ohiko gastuetarako laguntza da honakoa. Kultur taldeak sustatuz Azpeitia dinamikoa, parte-hartzailea eta kulturalki aktiboa izaten jarraitzea da helburua. Horretarako, 47.500€ bideratu ditu 2022ko aurrekontuetan udalak. Laguntza deialdi honetara eskaerak aurkezteko azken eguna ekainaren 2a izango da.
- Azpeitiko herrian egingo diren herri festetako programen garapena finantzatzera zuzendutako dirulaguntzak. Azpeitiko auzoetako festen dinamizaziorako laguntza da. Auzoetako festen egitaraua antolatzeko eta gastuei aurre egiteko ematen da. Auzoetako festetarako laguntzara 44.027€ bideratzen ditu udalak. Laguntza honen eskaera festak hasi baino hilabete lehenago egin behar da.