wrapper

Atzo egin zuen Ekindarrek abiapunturako batzarra, eta Soreasu ia bete egin zuten herritarrek, Dagoeneko www.ekindar.eus webgunearen bidez bazkide izateko interesa dutenek eska dezakete beren kalkulu pertsonalizatua egiteko. Gaur goizetik, jendearen eskaera kopurua medio, aplikazioan gainkarga sortu da eta hainbat arazo sortzen ari dira. Arazo teknikoa konpontzen ari dira momentu honetan, bitartean, eskaera aplikazio bidez egiteko arazoak dituztenek Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postara bidal ditzakete beren faktura, NAN-a eta kontakturako datuak. Hala, lehenbailehen tramitatuko dira eskaerak.

Atzoko batzarraren ostean, eta proiektuaren xehetasunak zehaztuta, Ekindar, Azpeitiarron Energia kooperatibak abiatu du bazkidetza kanpaina. Atzoko abiapunturako batzarrean 500 herritar inguru elkartu ziren proiektuaren nondik-norakoak ezagutzeko. Nagore Alkorta alkateak proiektuan interesa agertutako azpeitiarrak eta eragileak eskertu nahi izan zituen: “Eskerrak eman nahi dizkiet hasiera hasieratik proiektu honetan bidelagun ditugunei. Krean Kooperatiba taldeari. Hasierako ideia hartatik, gaur egungo proiektu erreala eta egingarria izaterako bidea luzea izan da, eta ez da beti erraza izan. Eskerrak eman dizkiet EVE-Ekiolari poiektura batu direlako laguntza ematera. Eskerrik asko, baita ere, Azpeitiko eragileei (ikastetxeak, Bertan, Kulturaz eta Elikagunea) bidelagun izan zaituztegulako, zuen ekarpenarekin proiektua hau indartu eta sendotu egin dugu. Eta bereziki, eskerrak eman nahi dizkizuet zuen konfiantza erakutsi diguzuen azpeitiar guztioi. Asko zarete, eta egia esatera gure aurresikupenak ere gainditzeko gai izan zarete”.

Bizi dugun garai ezegonkorra eta horrek herritarren poltsikoan duen eragina ere izan zuen hizpide: “Pandemiatik erabat atera ez garenean gerra batean sartu gaituzte. Gasa, argindarra, gasolina... oinarrizko baliabideen prezioak egun batetik bestera igotzen ari dira. Krisi bat bestearen gainean pilatzen doa eta nekeza da horrela aurrera egitea. Gero eta argiago ikusten da etengabeko krisi batean gaudela eta eredu hau ez dela sostengarria. Mundua antolatzeko modu honek ez du gehiagorako ematen. Eta egoera honetan bi aukera ditugu; etorriko denaren esperoan gelditu edota ekitea. Guk, eta Azpeitiak, bigarrenaren aldeko apostua egin nahi dugu. Ezinbestean, alternatibak bilatu behar ditugu. Denon artean, gauzak beste modu batean egiten asmatu beharra dugu hemendik indartuta atera nahi badugu”.

Alkatearen sarreraren ondoren Hodei arzak Krean-eko ingenieriak eta Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotziak, proiektuaren xehetasun ekonomiko eta teknikoak zein bazkide egiteko pausoak azaldu zizkieten batzarrera joandakoei. Ekindarren helburua bazkideei abantaila ekonomikoak eskaintzea baino gehiago dela aipatu nahi izan zuen Labakak: “Kilometro 0-ko energia sortuko dugu, eta gauzak beste modu batera egitea posible dela ikusiko dugu”. Horretaz gain, Ekindar eguzki plaken lehen proiektua abiatzeko lanean ari bada ere, energiaren inguruan sentsibilizazioa, energiaren demokratizazioan eta energiaren trantsizioan eragitea duela helburu zehaztu zuten.

Urrestillan kokatuko da 1,2 Mwp urteko sortuko dituen planta. Horretarako tramitazio ia guztiak eginak dituztela adierazi zuten. Hori horrela izanik, bazkidetza kanpainarekin abiatzeko unea dela aurreratu zuten. Azpeitian erroldatuta dauden herritarrak egin daitezke bazkide, baita norbere konturako langileek, enpresa txikiak edo elkarteek ere, egoitza soziala edo lantokia Azpeitian kokatuta baldin badute. Bazkide bakoitzaren gehienezko urteko kontsumoa ezin izango da 12.000 kW baino handiagoa.

Kalkulu pertsonalizatuak, gaurtik
Bazkide egin nahi dutenek beren hasierako ekarpena zenbatekoa den eta gaur egungo fakturen eta Ekindarreko bazkide izanez gero edukiko duten jakiteko kalkulo pertsonalizatuak eskatzeko aukera irekita da gaurtik. Kalkulua edonork eska dezakeen arren, gaurtik astelehenera bitartean aurreinskripzioa egina dutenek lehentasuna izango dute kalkulua eskuratzeko.

Kalkulu pertsonalizatu www.ekindar.eus helbidearen bidez eska daiteke. Hala ere, jendearen eskaera kopurua medio, aplikazioan gainkarga sortu da eta hainbat arazo sortzen ari dira. Konponketa lanetan ari dira, eta eskaera aplikazio bidez egiteko arazoak dituztenek Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postara bidal ditzakete beren faktura, NAN-a eta kontakturako datuak. Hala, lehenbailehen tramitatuko dira eskaerak.

Bazkidetza kanpainaren baitan, Goikokale 2 zenbakian (udaletxearen ondoan) Ekindarreko bulegoa ere irekiko da astelehetik aurrera. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da irekita. Bertan bazkidetzaren inguruko tramiteak egiteaz gain, galdera eta zalantzak argitzeko aukera ere eskainiko da.
Bazkidetza kanpaina aurrez bazkide kopurua betetzen ez bada, maiatzaren bukaeran amaituko da. Hala ekaina-uztaila bitartean zuzendaritza batzordea eratzeko batzarra egitea aurreikusten dute eta irailean plakak ezartzen hasiko lirateke. Abenduan energia sortzen hasiko da modu horretara Ekindar.

Xehetasun ekonomikoak
Proiektuaren datu ekonomiko orokorrak, energiaren prezioa nola zehaztu duten eta bazkide egiten den norbanako edo familia bakoitzak egin beharreko diru ekarpenaren zein fakturan izango duten eraginaren gaineko xehetasunak ere eman zituzten.


Zenbateko horiek baxuagoak izan daitezen egindako gestioen berri ere eman zuten. Hala, proiektuaren %19a finantzatua izango dela azaldu zuten, hala, bazkideek egin beharreko hasierako ekarpen hori txikiagoa izango dela azaldu zuten. Horretaz gain, Hasieran egindako ekarpen horretatik dirua berreskuratzeko Azpeitiko Udalaren laguntzak zein kenkari fiskalak daudela ere adierazi zute, Hala, Azpeitiko Udalak bazkide egiten den bakoitzari 500€ko laguntza emateko diru laguntza lerro bat onartu berri du. Beti ere, egindako inbertsioarem %50 izanik gehinezko kopurua. Zailtasun ekonomikoak dituztenek berriz 1.000€ko laguntza jasoko dute, betiere ekarpenaren %75 izanik gehienezko kopurua. Gipuzkoako Ogasunak %15eko kenkaria aplikatuko die bazkide egiten diren herritar guztiei.


Horretaz gain, hasierako ekarpena finatzatu nahi duten bazkideentzako finantzazio pertsonalak egiteko aukerak aztertzen ere aurreratu zuten.

 

7091845C 1EA6 4EEF B2A4 B4C88E460B05

3A1DD6A0 1CE2 44B0 82E9 4F4D917E9752

0F873268 26FD 4FC4 982D A674F30627E2

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information