Abenduan egin zen lehen batzar informatiboa, eta orduan proiektuaren azalpen orokorrak eskaini ziren. Ordutik, gauzak zehaztuz joan dira, eta baimen guztiak ere eskuratu dituzte dagoeneko. Hori horrela, eguzki plaken planta jartzeko proiektuaren xehetasunak eta bazkidetzaren inguruko informazioa ere eskainiko da bertan, proiektuaren exekuzio fasean sartuko da, beraz, laster.
Aurreinskripzioa astelehenera arte
Abenduan batzarra egin zenetik proiektuan interesa duten herritarrek bazkidetzarako aurreinskripzioa egiteko aukera dute. Astelehenean itxiko da aurreinskripzioarako epea. Aurreinskripzioa egiten dutenek bazkidetza kanpaina hastean, bazkide izateko lehentasuna izango dute, eta ez du bestelako konpromisorik eskatzen. Aurreinskripzioarako azken eguna, martxoaren 14a izango da.