Beste urte batez, sormen prozesuak eta sortzaileak erdigunean jarri nahi dituen beka abian da. 2022ko Sormen Beken deialdia indarrean da eta apirilaren 2a bitartean egin daiteke eskaera. Eneritz Albizu Kulutra Zinegotziaren hitzetan, "Sormen prozesuari dagokion balioa eta duintasuna emateko bidean sakontzen jarraitzen dugu. Ez dugu kulturarik gabeko herria ulertzen, horrek ezinbestean esan nahi du sortzaileen baldintzak hobetzeko eta haien ondoan egoteko apustua egitea dagokigula, herri bezala eta erakunde bezala".
Sormena eta sortzaileak balioan jartzea prozesu bat izaten ari da. "Oholtza gainean aurkezten dena ez sormena bere horretan da bultzatu nahi duguna. Sortza, esperimentatzea hausartzea nahi dugu sortzaileak. Beka hauek horretarako dira hasi berriek esperimentatu dezaten", gaineratu du,
Herrian kultura sortu, sustatu eta bultzatzeko baliabide publiko gero eta indartsuagoak izateko apostua sendoa da: "Urtez urte, bekara aurkezten diren proiektuetan ere nabari da herritarrak gero eta kalitate eta lanketa gehiago eskatzen duten proiektuak gauzatzeko nahia dutela.Sortzaileek gainera, Dinamoan lan egiteko aukera dute, eta horrela elkar elikatzen gara", zehaztu du.
Aitor Bengoetxea Kulturazeko kideak ere Dinamoan jarri nahi izan du arreta: "Hona etortzen dira proiektuak lantzera, elkar ezagutu, elkar lagundu eta hona etortzeko ohiturak lantzen ditugu, Hori da azken finean bilatzen duguna. Beren txokoa hau izan daitekeela ikustea".
Webinarra eta aholkularitza
Beka herritarren artean ezagutarazi eta bultzadatxoa falta dutenei aholkularitza eskainiko dute aurten Kulutrazekoek. Hala, martxoaren 10ean, 18:00etan bekaren inguruko xehetasun orokorrak azaltzeko webinarra egingo dute. Horren ostean, Martxoaren 14tik 18ra bitartean sortzaileei beren proiektuen inguruko aholkularitza ere eskainiko diete. Bi horietarako izena eman beharko da.