wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan erabiltzeko bonoak aterako dituzte, beste behin. Sektore horie bultzada ematea eta herritarrei tokiko ekonomiari pizgarria eskaintzea ditu helburu ekimenak. Astelehenean jarriko dira salgai, azoka plazan eta Internetez.


Pandemiaren bilakaera egonkortu den honetan, bizi-ohiturak berreskuratzen ari gara, besteak beste, pandemia garaian hainbeste gutxitu den kontsumoa errekuperatuz. Horren aurrean, Azpeitiko Udalak bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiak bultzatuz sustapen ekonomikoan eragitea du helburu; eta, aldi berean, herritarrei erosketak egiteko laguntza edo pizgarria ematea. Helburu horiek uztartzen dituzte ‘Azpeitia Zaindu’ bonoek.


50 euroko balioa izango duten 2.000 bono aterako dira, eta 35 eurotan eskuratu ahal izango da horietako bakoitza. Berritasun moduan, bonoen aurrez-aurreko salmenta Azpeitiko Azoka Plazan kokatuko den postu batean egingo da.


Azpeitiko Udalaren eta Bertan Merkatari Elkartearen artean antolaturiko ekimena da. Dena den, herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresa txiki guztiak batu daitezke kanpainara, ez bakarrik Bertan-eko kide direnak. Horrenbestez, ekimenean parte hartu nahi duten establezimenduek Merkatari Elkartearekin kontaktuan jarriz egin ahal izango dute, ostirala, azaroak 12, baino lehen.
30.000 euro bideratuko ditu Udalak bono kanpaina honetara, eta herritarren ekarpenekin 100.000 euroko eragin ekonomiko zuzena izango du tokiko merkataritza eta ostalaritzan. Azaroaren 15ean hasiko dira bonoak saltzen, pertsona bakoitzak gehienez bi eskuratu ahal izango ditu, eta urtarrilaren 5era bitarte erabili ahal izango dira kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan.


Kanpainaren aurkezpen argazkiak elkartu ditu Udal ordezkariak eta merkatariak. Nagore Alkorta Alkatearen hitzetan, “Garai ekonomiko ezegonkorrak bizi ditugu. Eta azken hilabeteotan, inoiz baino gehiago, ohartu gara bertako eta tokiko ekonomiak duen garrantzia gure egunerokoan”. Bide horretan, bertako ekonomiaren alde egitea norbere erabakia dela azpimarratu du: “Tokiko eta gertuko merkataritza, ostalaritza eta enpresa txikien alde egitea norbere erabakia da. Beraz, erabaki dezagun Azpeitiaren alde egitea”. Alicia Gomez Bertan Elkarteko juntakideak ere ildo beretik hitz egin du. “Bertako ekonomia bultzatu behar dugu, hemen erosi hemengoa indartzeko. Herritarrok egin dezakegu Azpeitiko ekonomia indartsu gure erosketa erabakiekin”. Aldi berean, adierazi du: “Gabonak datoz, kontsumo handiko garaia, eta badirudi mundu mailako logistika arazoak egon daitezkeela. Horren aurrean, herriko saltokietan erostea izan behar du soluzioa”.

Kanpainaren xehetasunak


Aipatu bezala, Azpeitiko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresa guztiak batu daitezke ‘Azpeitia Zaindu’ kanpainara. Horretarako, aurrez bono kanpainan parte hartu izan duten establezimenduak automatikoki parte hartzaile moduan kontsideratuko dira oraingoan ere. Lehen aldiz parte hartu nahi dutenek, Bertan-ekin jarri beharko dute harremanetan, eta eskaera-orria bete azaroaren 12a baino lehen, 943 02 56 73 edo 688 82 39 44 telefonoetara deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora idatzita.


Kanpainara batzen diren saltokiek kanpainarako prestaturiko kartela jasoko dute, establezimenduetan ikusteko moduan izan dezaten.


50 euroko balioa duten 2.000 bono jaulkiko dira. Bono bakoitza 35 eurotan erosi ahal izango da, eta ekimenari atxikitako Azpeitiko establezimenduetan kontsumitzeko 50 euroko balioa izango dute. Pertsona bakoitzak bi bono erosi ahal izango ditu gehienez, eta norberaren izenean zein beste pertsona baten izenean erosi ahal izango ditu, gehiago ez.


Bono bakoitzak 10 euroko bost txartel izango ditu, eta txartel horiek banaka erabili ahal izango dira. 10 euroko txartel bakoitza behin bakarrik erabili beharko da. Erosketaren zenbatekoa txartelaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, diferentzia ez da eskudirutan itzuliko, eta bonoak ezingo dira diruagatik trukatu. 16 urtetik gorako herritarrek eskuratu ahal izango dituzte kanpainako bonoak, eta pertsonako bi bono eros ahal izango dira gehienez. Erosketa berean gehienez lau bono (20 txartel) pilatu ahal izango dira. Bonoak ezin direnez eskudirutan trukatu eta bonoaren zenbatekoa ez denez inola ere itzuliko, produktua itzultzen bada, establezimenduak erosketaren zenbateko osoaren bono propio bat jaulki beharko du.

 

Azaroaren 15ean jarriko dituzte bonoak salgai, eta urtarrilaren 5era arteko balioa izango dute.


Herritarrek aurrez aurre (Azpeitiko Azoka Plazan, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara) zein on line (www.dendago.com/azpeitiazaindu webgunean) erosi ahalko dituzte bonoak.