wrapper

Oharrak

Gaurko Atx Teatroaren emanaldiaren aurretik aurkeztu dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak. 2021eaen, 39. edizioa izango da eta 14 antzerki obra, horien artean 4 estreinaldi, eta Corrado  Masacciren txontxongile tailerra eta erakusketa izango dira gaurtik azaroaren 14a bitartean. Euskal antzerkigintzaren eskarapatea izango da datozen asteotan Azpeitia.

39. antzerki topaketak ekarri du gogora aurkezpenean Nagore Alkorta alkateak: "Azkar esaten da, baina 39 urteotan ehundaka antzerki, sortzaile, teknikari eta bestelako pasatu dira herriko taulen gainetik". Guzti horren atzetik, eta urte guxti horietan lan andana dagoela azpimarratu nahi izan du. Iaz, osasun egoerak baldintzatuta bada ere, "antzerki topaketei heldu eta kulturaren alde apostua egiten jarraitzea erabaki" zutela gogoratu du, eta aurten ere, "beharrezko protokolo guztiak betez, aretoak betetzea dagokigu ikusleoi. kulturaz eta antzerkiaz gozatzea dagokigu; antzezle, sortzaile, teknikari zein kultur mugimenduko kideei hor gaudela esatea".

Aazterkiaz gozatzeko deia egin du Alkortak: "Goza dezagun. Disfruta dezagun mundu ikuskera gozoak zein eroez. Begitaru diezaiogun munduari begirada kritikoz eta ametsen zein ilusioen munduan murgildu gaitezen. Dena antzerkairen bidez". 

Euskal Antzerki Topaketak egitea oso garrantzitsua da Azpeitiarentzat, baina hori bezain garrantzitsua dela azken hamarkadan eraki den kultur eredu propioa gaineratu du: "Kultur Mugimendua eta Udala bat eginda aritzea eskuz esku lanean. Udaletxeko kultur langile, Kultur Mahai eta Kulturaz kooperatibarik gabea ezinezkoa litzateke kalitate honetako egitaraua pentsatzea, osatzea eta prestatzea. Denontzako lekua dagoen Azpeitia hori denon artean osatzeko eredu bikaina dugu kulturgintzan".

Eneritz Albizu Kultura batzordeburuak ere, elkarlana eta azken urteotan Antzerki Topaketen baitan euskal antzerkigintzaren oholtza izateaz gain, Dinamoa sormen gunearen bidez, antzerkigintzaren eta sormenerako laboratorio edo tailerra izaterako pausoa azpimarratu nahi izan du: "Azken urteotan hamaika sortzaile eta antzerkia konpainia dira Azpeitian beren obrak sortzen dituztenak. Dinamoa sormen gunea ezinbesteko azpiegitura bilakatu da horretarako. Horietako batzuk, antzerki topaketen baitan ikusteko aukera izango dugu. Zein diren aipatu aurretik, eskertu eta zoriondu nahiko nuke Kulturaz kooperatiba. Sormen egonaldi horiek zein antzerki topaketa hauek, beraien lanik gabe, ez zelako posible izango horrelakoak izatea. Elkarlanak aberastu egiten gaitu, eta horren isla dira". 

Formatu eta izaera desberdineko antzerki emanaldien eskaintza zabala eta anitza izango da aurtengoan, euskaraz eta publiko desberdinentzat, guztientzat. "Antzerki Topaketak, denontzako plaza izan nahi du; konpainia kontsolidatuen plaza, konpainia berrientzako aukera eta herri antzerki edo antzerki talde amateurrentzako oholtza. Denetariko antzerki obrak eskaintzea da asmoa, denetariko ikus-entzuleentzako ikuskizunak izatea".

4 estreinaldi eta musikal bat

14 antzerki obra horietatik 4 estreinaldiak izango dira; eta lau obrak era batera edo bestera, Azpeitian sormen egonaldia egindakoak dira. Gaurko Atx teatroaren ‘Lubaki Lainotsua’ eta urriaren 28an Ze ona antzerki taldearen ‘Tempus Fugit’, sormen egonaldietan sortu edo hondutako obrak dira. Hainbat eragilek elkarlanean bultzatutako Zubi proiektuaren bidez Azpeitian egondako , Formol Laborategiaren Album obra azaroaren 11-n estreinatuko da. Eta, berritasun gisa, aurten, Kulturaz Kooperatibak emandako pauso bati esker beraiek ekoitzitako Kamikaz kolektiboa eta Ttak teatroaren ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ ikusteko aukera izango da urriaren 31-n.

Topaketak Demode Quartet-en Kutxidazu bieda ixabel musikalak itxiko ditu. Duela gutxi antzerki musikalen Max saria jaso du, eta Azpeitian obra horretaz gozatzeko aukera ere izango da.

 

Sarrerak salgai

Ikuskizun guztietarako sarrerak dagoeneko online daude Azpeitiko udaleko webgunean. Helduek 5 euro ordaindu beharko dute eta haurrek, berriz 3 euro. 

 

Egitaraua

Kontsultatu antzerki obren inguruko informazioa osoa.

egitaraua