wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak 2013. urtetik eskaintzen die herritarrei etxebizitzan alokairurako laguntza. Etxebizitzen alokairurako dirulaguntza deialdia abian jarri du Udalak. Laguntzaren horren bidez, gazteen emantzipazioa bultzatzea edo erraztea izan da helburua hasieratii, baina beharrak ikusita beste hainbat sektoretara ere zabalduz joan da laguntza. Hala, gaur egun, mugikortasun urria duten herritarrek, bananduta edo dibortziatuta daudenek, 70 urtetik gorakoek eta alargunek ere jaso dezakete laguntza, badiltzak betetzen badituzte. Urriaren 15a izango da aurtengo diru laguntzen eskaera egiteko azken eguna. 

Gazteen kasuan, eskatzaileentzat Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programako laguntza-eskaera egina izatea ezinbestekoa da. Laguntza horren osagarria baita udalaren laguntza. Gaztelagun laguntza ahal bezain pronto tramitatzea gomendatzen zaie alokairuan bizi direnei.

 

Laguntzaren xehetasunak

• Alokairua ordaintzeko, gehienez, 250 euro emango ditu Udalak.
• Alde Zaharra Biziberritzeko prozesuaren baitan, gune horretan alokairuan bizitzen jartzen direnek 50 euro gehiagoko laguntza jasoko dute. Beraz, Alde Zaharrean etxea alokatuz gero, gehienez, 300 euroko languntza izango dute.
• Alokairuaren errentak 550 euro baino gutxiagokoa izan behar du.
• Laguntza hamabi hilabetekoa izango da.

Diru-sarreren araberako laguntzak

Dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari portzentai bat
0,00 € - 15.000,00€ alokairuaren % 50
15.000,00 € - 21.000,00 € alokairuaren % 40
21.000,00 € - 30.000,00 € alokairuaren % 30
30.000,00 € - 35.000,00 € alokairuaren % 20

 

Eskaerak aurkezteko epea
Urriaren 15a arte

Oinarriak