wrapper

Oharrak

Hilabete luzeetako elkarlana hasi da bere emaitzak ematen. Azpeitiko Udala eta Azkoitikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa eta Marea Urdina eskualdean Eskola Kirol Egokituko eskaintza abian jartzeko helburuz lanean aritu dira. Hala, ikasturte berri honetn, eskualdean aniztasun funtzionala duten haur eta nerabeek eskola kirol egokiturako sarbidea izango dute. Gaur prentsaurrean azaldu dute eskaintza Josu Labaka Azpeitiko Udaleko kirol zinegotziak, Sonia Vazquez, Azkoitiko zinegotziak, Unai Azurmendi Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Amaia Elizondo Gipuzkoako Kirol Egokituko zuzendariak eta Aritz Orbegozo Marea Urdinako kideak. 

Josu Labaka zinegotziak bere esker ona adierazi die beste erakundeei: "Elkarlan honen bidez, urola erdiko eskola adineko herritar guztien eskola kirolerako sarbidea bermatuko da eta integrazioaren bidean, pauso garrantzitsu bat emango dugu". Gogoratu du Urola erdian eskolako adina duten haur eta nerabeen %6ak aniztasun funtzionala dutela eta horiei eskola kirola egiteko aukera izango dutela hemendik aurrera. "Kirolak eragin zuzena du herritarren osasun fisiko eta mentalean. Uste dugu, beharrezko baliabidea dela herritarren eta haur eta nerabe horien bizi kalitatean eragiteko", gaineratu du.

Horretarako Lan-kolaboratibo dinamika bat abiarazi dute, 2021-22 ikasturtean, eskualdean, eskola kirol eta jarduera fisiko egokitu eta inklusibo baten, gutxieneko, eskaintza osatzeko. 

Azpeitiko eskaintza


 ESKOLA KIROL EGOKITUA (EKE) LEHEN HEZKUNTZA


◦ 8-12 urte bitarteko ikasleei zuzenduriko kirol eta jarduera fisiko eskaintza da. Beren burua ohiko eskola-kirol eskaintzetatik at ikusten diren ikasleentzako.
◦ Astean bi saio egingo dira.
◦ Ikasturte osoko iraupena du.
◦ Tokia eta orduak izena ematen duten ikasleen arabera antolatuko dira.
◦ Izen ematea eta argibide gehiago nor bere ikastetxeko eskola kirol koordinatzailearekin.

JARDUERA FISIKO ETA KIROL EGOKITUA: 12 URTETIK GORAKOENTZAT


◦ Nerabe eta gazteei zuzenduriko eskaintza.
◦ Udal Kirol Patronatuko jarduera-eskaintzaren inguruan antolatuta (2 saio/astean).
◦ Ikastaroaren helburua da kirol patronatuan praktikatzen diren hainbat ekintza aniztasun funtzionaleko ikasleei aurkeztea, eta eta kirol normalizatuko ekintzetara bideratutako inklusio ahaleginak eta probak egitea.
◦ Izen ematea eta argibide gehiagorako kirol zentroetako harreretan.


Egunak: astelehen eta asteazkenetan
Ordua: 18:00 – 18:50
Prezioak: bazkideak 18,76€
Ez bazkideak 32,84€
Izen-ematea eta informazioa: Udal igerilekuko harreran.
943-81 41 21