wrapper

Oharrak

2021a koben eta karsen mundu mailako urtea da. garrantzia unibertsala duten baliabide natural horiek balioan jartzea da urte horren helburua. Eta, patuak hala nahi izanda, helburu horrekin bat egiten duen proiektu bat gauzatuko da Joxe Takolo bekaren bidez; Izarraizko barrunbeetan zehar, Gipuzkoako koba galeria handiena batzea du helburu Izarraizko lurpeko altxorraren bila proiektuak. Proiektu horren bidez Itziar eta Deba arteko  Aixa, Ibarrengo, Ermittia eta Pagatza kobek arro hidrogeologiko bera osatzen dutela  eta elkarrekin konektatzen dutela egiaztatu nahi dute. Horrela balitz, Gipuzkoako galeriarik luzeena litzateke; 50 kilometro ingurukoa. 

Gaur arratsaldean aurkeztu da aurtengo Joxe Takolo bekaren 2021. urteko irabazlea. Garai berezi eta zailak izanagatik 5 proiektu aurkeztu dira aurtengo deialdira, eta proiektu berezi batek jasoko du 3.000€ko diru saria. Zehazki, Felix Ugarte espeleologia elkarteak aurkeztutako Izarraizko lurpeko altxorraren bila proiektua gauzatzeko izango da. Gaurkoan, Egoitz Arruti Kirol Batzordeburuarekin, Aitor Unanue Lagun Onak Mendizale elkarteko eta epaimahaiko kidearekin eta Jabier Urbieta JoxeTakoloren anaiarekin batera izan dira Kandido Garcia eta Jon Eletxigerra Felix Ugarte elkarteko kideak izan dira proeiktuaren xehetasunak azaltzen. 

Egoitz Arruti Kiroletako Batzordeburuak Joxe Takolo azpeitiar mendizalearen izena eta izana zabaltzeko sortu zela gogorarazi nahi izan du hitzartzean. Egoera ez ohikoa izanagatik, aurtengoan bost proiektu aurkeztu dira deialdira, eta Felix Ugarte elkatearen proiektu bereziari ematea erabaki du epaimahaiak: "Aurtengoan, gertu, Izarraitzen, gauzatuko den proiektu bati emango zaio beka. Inoiz ez du beka hau horrelako proiektu batek jaso. Epaimahaiak ilusioz hartu zuen proiektua eta espeleologia bezalako esparru ezezagun bat ezagutzera emateko balioko du", adierazi zuen. Unanuek, Euskal Herrian eta lur azpiko proiektu bat laguntzen den lehen aldia izango dela nabarmendu du: "Orain arteko proeiktu guztiak alpimismokoak edo aire zabalean gauzatu dira. Aurtengoan, etxe ondoan lur azpia aztertzeko izango da". 

Felix Ugarte elkarteak Barandiaranen kondaira bat egia den frogatu nahi du. Kondairak dioenez behinola ardi bat Itziarko koba batean sartu zen. Bila ibiliagatik artzainak ez zuen bere ardia aurkitzen. Etsiturik, Debara jaitsi zen laguntza eske eta ardia hondartzan aurkitu zuen. Posible ote da hori? Horixe aztertuko dute uda inguruan hasita. Espereologoen azterketen arabera, Aixa, Ibarrengo, Ermittia eta Pagatza kobek arro hidrogeologiko bera osatzen dute, haumda, elkarrekin konektaturik daude. Beraz, fisikoki konektatuz gero, Pagatzatik Aixa eta Ermittiara jaitsi daiteke. Beraz, fisikoki konektatuz gero, Pagatzatik Aixa eta Ermittiara jaitsi daiteke.

Ikerketa integral bat egingo dute inguruan. Hala, beren ustea argitzeko espeleogogia egiteaz gain, topografia espeleologikoa, ikerketa klimatikoa, ikerketa sedimentologikoa eta jarduera espeleologikoaren dibulgazioa egingo dute. 

2021. urteko udan hasiko dira proiektuaren lanketan, eta urrira bitartean egitea aurreikusten dute. Udan, pixkanaka-pixkanaka lur azpiko espedizioa prestatzen eta egokitzen joateko asmoa dute, urrian espedizioa prestatzeko. 10-15 bat laguneko taldea izango dela uste dute, eta Lasturgo aterpetxea izango dute oinarrizko kanpamendu. Hala ere, koba barruan ere kanpamendu bat jartzea aurreikusten dute. Proeiktu gauzatzen duten bitartean, ondoren ikus-entzunezko edo dokumental bat egiteko irudiak hartuko dituzte, ondoren dibulgazio lana egiteko. 

Aurrez egindako ikerketak oinarri

Eletxigerrak ahalik eta informazio zehatzena eta ahalik eta gehiena izateak duen garrantzia azpimarratu du. Eta beraiek inguru horretaz aurrez eginiko ikerketa guztietatik ateratako informazioa izango dutela oinarri adierazi du: "Inguru bat asko ikertuagatik beti aurki daiteke zerbait berria, eta horixe da gure asmoa". Inguru horretan ere egin dira beste hamaika ikerketa. Hala, 1971. urtean Aixa eta Erribera goikoa iturburu bidez konektaturik daudela jakin zuten, kolorazio bidezko teknika erabiliz. Modu berean,1997an, Ermittia eta Erribera goikoa iturburu bidez konektaturik daudela aztertu zuten. 2005ean, berriz, Aintzinako topografiak berregin zituzten gaur egungo teknikekin, eta 12,5 kilometro luze den galeria sistema bat dagoela jakin zuten.  2017an, Ibarrengo koban galeria berriak aurkitu zituzten eta 2018an, Aixa-Ibarrengo sistemen konexioafisikoki egitea lortu zuten. Azkenik, iaz, Ermittia goikoa eta Ermittia behekoa koben konexioa egitea lortu zen, ke bidez. Uste bezala aipatutako koba guztiak lotuko dituen galeria bat badago, 50 kilometro luzeko galeria izango litzateke; Gipuzkoako galeriarik luzeena.