wrapper

Oharrak

Azken urteotan abian jarritako etxebizitza politiketan sakontzeko azterlan berri bat egingo du udalak. Herritarren emantzipazio beharrei erantzun eta azpeitiarren bizi kalitatean eragitea da helburua. Etxe hutsetatik abiatutako politika integralak garatuz, "azpeitiarrei, Azpeitian bizitzeko aukera duin eta errealak", eskaintzea da helburua. Ikerketak bi fase izango ditu. Lehen fasean, 500 gazteri eta etxebizitza gastuei aurre egiteko arazoak dituzten beste 200 herritarren asrtean inkestak egingo dituzte. 

 

Etxebizitza politikan sakontzeko azterlan berri bat hasi du udalak. Etxebizitza herritarren behar eta eskubide bat bezala ulertzen du Udalak eta erakundeei dagokie behar horri erantzutea. Hori horrela, duela 4 urte herritarren artean inkesta egin zuen etxebizitza beharra zein zen aztertu eta politika zehazteko. Abiapuntu bera izango du oraingo azterlanak ere: Etxebizitza hutsetatik abiatutako politika integral bat garatzea izango du helburu, eta, horretarako, herritarren ahotsa izango dute oinarri.

Azpeitiko udal gobernuaren lehentasunetariko bat da, azpeitiarren etxebizitza beharrei erantzutea da. Argi dugu, etxebizitza beharrak eragin zuzena duela herritarren bizitzetan. Izan ere, etxebizitza bat eskuratzeko baldintzak zuzenean eragiten dute ekonomian eta bizi kalitatean. “Azpeitian, azpeitiarren bizi kalitatea hobetzeko pausoak eman nahi ditugu eta etxebizitza politikaren bitartez ere azken helburu hori lortu nahi dugu.”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak.

Duela gutxi onartu berri den plan estrategikoan ere etxebizitza ardatz nagusietako bat da. Eta aurkeztu duten lanketa berri honek ere badu lotura 2030era begira ezarritako erronka horiekin: “Azken finean, herritarren beharrei egokitutako politika integralak aurrera eraman nahi ditugu eta ez alderantziz. Plan estrategikoaren baitan, erronka desberdinak daude, baina gazte eta emantzipaziorako arazoak dituztenen premiei erantzun eta etxebizitza eskuratzeko bideak jarri nahi dira”, gaineratu du.

Azterketa bat egingo da. Baina momentuko argazki batetik haratago, etxebizitza politikan “aurrerapauso bat” eman nahi da: “Denontzako Azpeitia bat eraiki nahi dugu eta horretarako bide bat azpeitiarrak oinarri eta helburu dituen etxebizitza politika bat gauzatzea da”.

Gazte eta emantzipaziorako zailtasunak dituztenak oinarri

Azpeitiarren etxebizitza beharra, azpeitiar gazteena, etxe bat eskuratzeko erraztasunak edo aukera errealak izan ditzaten bermatu nahi ditu Udalak. Horra ez da 0tik abiatzen, duela 4 urte etxebizitzen beharren inguruko azterketa bat egin zuelako eta ordutik, ibilbide eta eskaintza bat du abian. Horrelako prozesu luze jotzen badute ere, detektatutako beharrei erantzuteko Alde Zaharrean 5 etxeatari zahar erosi eta birgaitzeko bidean dira, esklabetako eraikinean behar gehien dutenentzako etxebizitza dotazionalen eskaintzarako obrak hastear dira, babes ofizialeko eta tasatutako etxebizitza eskaintza abian jarri da eta etxe tutelatuen proiektua ere abian da. Gehiago edo gutxiago, denak exekuzio fasean sartuta daude.

Behar bati erantzuteko “ahalegina egin” duela azpimarratu du Josu Labaka etxebizitza arloko zinegotzi arduradunak: “Etxebizitza politikak iraunkorra izan behar du, ordea, eta iraunkorra izateko aldian aldian beharrak detektatu behar dira. Azterketa berri honen helbura horixe da, beharren argazkia ateratzea eta behar horiei erantzutekobide bat eskaintzea”.

Lehen ere etxebizitza hutsetatik eta etxe zaharrak birgaitzetik abiatzen den etxebizitza politika garatzen ari direla eta oraingo honetan ere, etxebizitza hutsen inguruan “ahalegin berezi bat” egingo dela azaldu du: “Herrian zenbat dauden, nola dauden, zein aukera eskaintzen dituzten… Bi hanka horietan egingo dugu azterketa. Beharrak detektatu eta horiei erantzun ahal izateko aterabideak bilatzea ere izango da helburua”.

 

700 galdetegi eta bi fase

Ikerketa Ikertalde enpresa hasi da egiten, eta bertako arduradun Iker Agirrek eman ditu xehetasunak. Bi fase izango ditu prozesuak: “Zeharkako ikuspegi batetik landuko da gaia horretarako Ikertalde eta udalaren arteko lantalde bat osatu da. Horretaz gain arlo desberdinetako udal teknikarien artean lanketa bateratuak egingo dira; beharrezko bada ere elkarrizketak ere egingo dituzte”.

Lehen fasea, etxebizitzen inguruko diagnostikoa berritzea izango da, herritarren eta etxebizitzen arteko harremana zein den ezagutu eta Azpeitiko egoera eskualdeko eta gipuzkoako beste herriekin alderatzeko. Horretarako, ekaina bukaera bitartean, bi inkesta egingo dira herritarren artean. Lehenengoa astelehenean bertan hasiko dira egiten eta gazteen emantzipazio beharren azterketa sakon bat egingo da. Horretarako, gatzeek etxebizitzekiko dituzten zailtasunak, egoerak eta beharrak aztertuko dira. Ondoren, lehendabiziko etxebizitza izateko dituzten prespektibak zeintzuk diren ere aztertuko da. Diagnostiko hori gauzatzeko 18 eta 35 urte bitarteko 500 bat herritarrei galdetuko zaie.

Bigarren galdeketa, berriz, gaur egun alokairuan bizi baina etxebizitzaren ordainketei aurre egiteko zailtasunak dituztenen artean egingo da. Horretarako, Etxebiden izena emanda dauden 200 bat herritarrekin jarriko dira harremanetan.

Behin diagnostikoa osatuta, uztailetik aurrera, epe ertain eta luzera Azpeitiko etxebizitza plangintza garatzeko oinarriak jartzeko bideorri bat egingo da.

Bigarren fasea, ekainaren 18ko 3/2015 ezarritako etxebizitzen aholkularitza teknikoa burutzea izango da. Datozen hilabeteotan sartuko da indarrean etxebizitza hutsen EAEko dekretua, eta udalak behartuta egongo dira etxebizitza hutsen erregistroa izatera. Erregistro horrek ahalbideratuko dio udalari etxebizitza hutsak merkatura edo alokairura bideratzeko politika eraginkorra egitea. Horretarako ezinbestekoa izango da etxe hutsen inbentarioa egitea.


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311