wrapper

Oharrak

Irekita izango da asteko zazpi egunetan, 24 orduz aparkaleku publikoa. Lurrazpiko lehen solairuan 43 autorentzako aparkalekua dago. Inguruko bizilagunek gauetan doan aparkatzeko txartela izateko aukera dute.

Azpeitiak aparkaleku publiko bat gehiago du. 1766ko Matxinada kalean 43 ibilgailurentzako aparkalekua irekita dago herritarrentzat erabilgarri. 2017an Alberdieneako etxebizitzak eraikitzeko lanak hasterako, aparkaleku publikoa egiteko lur azpiko 1.611 metro koadroko lehen solairua erosi zuen Udalak 415.185 euroren truke.


Aparkaleku horren bidez, Alde Zaharrean, plazatik gertu, beste aparkaleku publiko bat eskainiko zaie herritarrei. 24 orduz izango da irekita, eta inguruko bizilagunei 20:00etatik 8:00etarako ordutegian autoa doan aparkatzeko aukera eskaini zaie.


Aparkalekua errotazio handiko gunea izatea da helburua; Alde Zaharrera enkargu edo tramiteak egitera datozenentzako ibilgailua uzteko lekua izango da. Horregatik, lehen ordubetera artekoa 0,20 zentimo kostatuko da. Ondorengo orduetan, berriz, 0,0167€ minutuko izango da tarifa (euro bat, orduko).


“Soreasuko aparkalekua osatzera datorren aparkaleku berria izango da 1766ko Matxinada kalekoa. Plaza ingurura edo Alde Zaharrera egitekoren batera, momentu batean hurbildu behar duenarentzat pentsatutako aparkalekua da”, zehaztu du Nagore Alkorta Alkateak. Izan ere, gaur egun zerbitzu ugari eskaintzan dira inguru horretan.


1766ko Matxinada kaleko aparkalekua Alde Zaharraren inguruan ibilgailua ordu luzez uzteko aparkaleku publikoa Soreasun dagoenaren zerbitzu osagarria izango dela azpimarratu du.


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311