wrapper

Oharrak

Atzoko apirileko plenoan, Corrugados Azpeitiaren inguruko bi mozio izan ziren hizketagai. Udal Gobernuak aurkeztutako mozioa onartu zen EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren kontrakoekin. Jarraian onartutako mozioa: 

Azpeitiko Udal Gobernua honako mozio hau aurkeztera behartua sentitu da, azken asteetan Corrugadosen gaiak hedabideetan sortu duen nahasmenaren eta, orain, EAJtaldeak gaiaren inguruan mozio bidez gaia astintzen jarraitzeko hartutako erabakiaren aurrean:

2013az geroztik Corrugados itxita dago, ez dago jarduerarik eta berriro ere gaia aireratu da. Adierazi nahi dugu enresa irekitzeko pauso bakar bat eman gabe dagoenean, eraman dela gaia hedabideetara. Ezin da gaia seriotasunez landu proiekturik ez badago. Penaz ikusi dugu hainbat erakundek Corrugados ireki ahal izateko oinarrizko pausoak gutxietsi dituztela, Azpeitiko herriarentzat pisuzkoa den gai batekin zalaparta mediatikoa sustatzeko.

Orain baino lehenagotik du Azpeitiko Udalak Cristian Lay empresarekin harremana. Horren erakusle, 2020ko azaroan 13an, Azpeitiko Udalak eta Cristian Lay-k argitaratu genuen prentsa ohar bateratua. Bertan, adierazi genuen Corrugados lantegia martxan jartzea ez zela bideragarria, eta iraganeko lantegiaren lurrei aterabide egokia bilatzeko elkarlanean aritzeko borondatea genuela. Ordurako, Azpeitiko udalak 2020ko ekainaren 2an izandako Tokiko Gobernu Batzordeko erabaki bidez, Corrugadosek herrigunean duen lantegi zaharreko makinaria desmontatzeko baimena emana zuen. Tartean, Eusko Jaurlaritzak, bete beharreko ingurumen betekizunen inguruan ere informatu duelarik.

Otsailaren 18an, jakinarazi zion Cristian Lay enpresak, Corrugados lantegia martxan jartzeko balizko aukera aztertu nahi zutela. Eta Azpeitiko Udala balizko aukera hori landu eta bideratzen saiatu den arren, bi bilera labur bakarrik egin dira erakunde inplikatuen artean, eta bakarra eragile guztiekin, eta sortutako burrunba mediatikoaren erdian, ez da lortu gaia behar besteko sakontasunarekin lantzea.

Tamaina eta izaera honetako lantegiak martxan jartzeko prozedura arautua dago hainbat legetan. Eta Corrugadosen kasuan, jarduera arrisku handikoa edota klasifikatua bezala izendatua dagoenez, 39/2015 (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) eta 3/1998 (Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko Legea) legeetan ezarritako jarraibideak segi beharko lituzke. Cristian Lay enpresak, asmo orokorretatik harago, ez du enpresa martxan jarri ahal izateko inolako urratsik eman. Ezta horrelako jarduera bat martxan jari aurretik ohikoa den kontsulta formalik aurkeztu ere.

Martxoaren 31ko azken bileran, Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek konfirmatu zuten, Azpeitiko Udalak bezala beraiek ere ez daukatela ez proiektu ekonomikorik, ez eta lantegia martxan jarri ahal izateko proiektu teknikorik.

2021eko martxoaren 6an, proiektu zehatzik gabe eta oraindik ere erakundeen arteko lehen bilera egin gabe zegoenean, erabaki zuen Azpeitiko EAJk Corrugados-en gaia hedabideetara bideratzea. Eta egunez egun, bai sortuko liratekeen lanpostu hipotetikoen kopurua, bai eta dimentsio mediatikoa ere handitzen joan ziren etengabe. Horrela, Azpeitiko Udala eta Azpeitiko herria zurrunbilo mediatikoaren erdian kokatu dute. 

Egoera honen aurrean, Azpeitiko Udalak adierazi nahi du:

1- Azpeitiko udalak ez dauka Corrugados irekitzeko eskaera ofizialik. Cristian Lay enpresak ez du lantegia martxan jartzeko prozedura hasi ere egin. Ez dago Corrugados irekitzeko proiektu ekonomikorik, ez dago negozio planik, ez dago lantegia martxan jarri ahal izateko proiektu teknikorik.

2- Azpeitiko udalak arduragabea deritzo Corrugadosen gaia hedabideetara bideratu izana. Alderdikeriaz jokatu eta gaia modu interesatuan astintzeak kaltea eragin dio Azpeitiko herriari. Autonomiarekiko errespetua eskatu nahi dugu eta gogorarazu udal ordezkariok azpeitiarron interes orokorraren alde lan egiteko betebeharra daukagula.

3- Azpeitiko udalak azpeitiko herriarekiko errespetua eta begirunea eskatu nahi ditu. 2013An Corrugadosen itxiera dramatikoa izan zen, lagileek eta beren familiek, azpeitiarrek sufritu zuten. Baina Azpeitiak eta azpeitiarrok jakin izan dugu egoerari aurre egin eta erronkei erantzuten. Azpeitia etorkizunaru baikortasunez eta erantzukizunez begiratzen dion herria da.

4- Azpeitiko Udalak berretsi nahi du sustapen ekonomikorako duen konpromisoa eta lanpostuak sortzeko aukerarik txikiena ere lantzeko duen prestutasuna. Edonola ere, edozein lantegi irekitzeko jarraitu beharreko prozedura eta baldintza guztiak zuzen bete behar dira.

5- Corrugadosen kasuan, Eusko Jaurlaritzak onartutako Plan Territorial Partzialean, Ad hoc aldatu zena, expresuki Trukutxoko eremuan Corrugadosn jarduera siderurgikoa gauzatzeko erabakia jasoa dago. Baita, 2013an EH Bildu eta EAJ-aren adostasunez Azpeitiko Udalak onartutako plan orokorrean ere.

 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311