wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalaren izenean, Nagore Alkorta alkateak, atzo Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Cristian Lay enpresarekin eginiko bileran aurkezturiko proposamena zein den argitu du: “Azpeitiak badu plan bat Corrugados martxan jarri ahal izateko. Horretarako prestatu zen Trukutxo eremua eta hainbat instalazio jada eginda dauzka enpresak“, zehaztu du. EHBildu eta EAjtak adostutako Plan Orokorrean jasotzen dela azpimarratu du.

Azpeitiko Udalek Corrugados Azpeitia enpresa bere osotasunean martxan jartzeko aukera “erreal eta egingarria” duela Azpeitiak azaldu du; berme guztiak eskaintzen dituena. Azpeitiko Udaletik, ahalegin guztia egiten ari gdirela Corrugadosen aktibitate industriala Azpeitian martxan jarri dadin azpimarratu du. Lanpostuak sortzeko helburuz, Corrugadosen "irekiera bultzatu eta laguntzeko borondate osoa" agertu dute. Eta bide hori, berme juridiko, ingurumen baimen eta arau urbanistiko guztiak zorrotz beteta egin dadin lanean ari dela aurreratu du.

Proposamena EHBildu eta EAJren babesarekin onartutako Plan Orokorrean jasotzen duena da, eta atzoko bileran ere horixe jarri zuen mahai gainean. “Azpeitiak badu plan bat Corrugados Azpeitia martxan jarri ahal izateko. Horretarako prestatu zen Trukutxo eremua eta hainbat instalazio jada eginda dauzkate”, zehaztu du Alkortak. Proposamen hori gauzatzeko udalerri mailako plangintza prest egoteaz gain, Zarautz-Azpeitia eremu bitarteko Plan Territorial Partziala ere aldatua dago ( 2009an) Trukutxon Corrugadosen jarduera ezarri ahal izateko. Gainera, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiak onartua dago; beharrezko diren sail guztien aldeko txostenak jaso ondoren.


Beraz, Corrugados bere osotasunean martxan jartzeko “aukera erreal eta egingarria daukagu Azpeitian, berme guztiak eskaintzen dituena”, zehaztu dute.


Herrigunean labeak piztearen aukeraren inguruan, informe tekniko definitiboen zain da udala, baian ia ziurtzat jo dute herriguneko instalazio industrialak erabiltzeko “berme juridiko eta urbanistikorik ez dela izango”. Eremu hori etxeak egiteko izendatuta dago plan orokorrean. Informe teknikoek zehaztuko duten arren, uler daiteke jarduera industriala inkonpatiblea dela plan generalean jasota dagoenarekin.


“Ez azpeitiko alkateak, ez udal gobernuak, ezta udalbatzak aho batez onartuta ere, ez daukagu herrigunean industria abiarazteko baimena ematerik jarduera hori plan generalarekin inkonpatiblea bada. Legez kontrakoa litzateke”, gaineratu du. Alkateak ezin duela informe tekniko guztien aurka doan erabaki bat hartu azpimarratu du.

 

Errespetua eta elkarlana
Atzoko bileran egin bezala, gaur, ere, Jaurlaritza eta Foru Aldundiari elkarlanean aritzeko eskua luzatu du: “Erakundeon arteko errespetua eta elkarlana sustatu nahi ditugu, Azpeitiko EHBildu eta EAJren artean adostu eta plan generalean jasota dagoen bidea egiten laguntzeko, borondate onenarekin aztertzea eskatzen dugu. Cristian Lay enpresari, berriz, eskatu diogu aukera hau aztertzeko. Ekonomikoki bideragarria den ikusi, eta bere kasuan, dagokion prozedura garatu eta inbertsioak egin ditzan”.


Amaitzeko, errespetu instituzionala eta erakundeen arteko elkarlana eskatu ditu, beste behin: “Gaur gaurkoz, Corrugados berme guztiekin irekitzeko proposamen erreal bakarra Azpeitiko Udalak egindakoa da. Eta, beraz, borondatea eskatzen dugu aukera hori aztertzeko. Eta, Azpeitiko Udalaren izenean borondate osoa agertu nahi dut Corrugados irekitzearen alde lan egiteko”.

 

 

 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311