wrapper

Oharrak

Etxebizitzen alokairurako dirulaguntza deialdia abian jarri du Udalak. 2013. urtetik abian den laguntzaren horren bidez, gazteen emantzipaziorako eta etxebizitza baterako sarbidea izateko laguntza baliagarria izaten ari dela azpimarratu dute Ainara Larrañaga Gazteria zinegotziak eta Josu Labaka zinegotziak.

Covid-19ak eragindako pandemia garaian egoerarik okerrenean dauden herritarrak babesteko eta laguntzeko diru laguntza eta baliabideak jartzen ari da Udala. Bide horretan, berria ez bada ere, ohi baino lehenago aurkeztu dituzte gaur, batez ere, gazteen emantzipaziorako bideratutako etxebizitzen alokairurarako bideratutako laguntzak. "Pandemia honek gazteak eta gazteen egoera prekarioak ikutu ditu zuzenean; langabezia tasak gora egiten duenean, gazteak izaten dira egoera hori lehenen jasaten dutenak. Bizi dugun egoera ikusita, dirulaguntza ahalik eta azkarren ateratzeko ahalegina egin dugu", adierazi du Ainara Larrañagak. Alokairuaren erdia arte laguntzen da lerro honen bidez; bakoitzaren diru sarreren arabera. "Oso aukera ona da laguntza hau gurasoen etxetik irten nahi dutenentzat. Bizi proiektu propioa egiten gazte askori lagundu digun dirulaguntza da", zehaztu du. Hala, gurasoen etxetik emantzipatu nahi dutenak laguntza eskatzera animatu ditu. Urte osoko alokairua laguntzeko 3.600 arteko laguntzak jaso ditzekete eskatzaileek.


"Errealitate bati erantzun garbi eta zehatza ematen dio laguntza honek; gazteen errealitate propioari erantzunez, emantzipazio bidea erraztea da helburua", gaineratu du Labakak. Hala, 250€tan alokairuan bizi daitekeela berretsi du. Azpeitiko Udalaren etxebizitza politika etxe hutsetatik abiatu zela gogorarazi du: "Etxe hutsen gaineko errekargoa jarri genuen abian lehenik, ondoren, alokairurako laguntzak jarri genituen erraztasunak eskaintzeko... laguntza honen bidez zein Bizigune programaren bidez alokairuan etxe asko dira herrian, eta alokatzeko etxe gabeziari erantzuteko lanean ari gara. Gure politiketan pauso bat gehiago emateko bidean gara", zehaztu du.

Batez ere, gazteei zuzenduriko laguntza bada ere, mugikortasun urria duten herritarrek, bananduta edo dibortziatuta daudenek, 70 urtetik gorakoek eta alargunek ere jaso dezakete laguntza, badiltzak betetzen badituzte.


Gazteen kasuan, eskatzaileentzat Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programako laguntza-eskaera egina izatea ezinbestekoa da. Laguntza horren osagarria baita udalaren laguntza. Gaztelagun laguntza ahal bezain pronto tramitatzea gomendatzen zaie alokairuan bizi direnei.


Laguntzaren xehetasunak


• Alokairua ordaintzeko, gehienez, 250 euro emango ditu Udalak.
• Alde Zaharra Biziberritzeko prozesuaren baitan, gune horretan alokairuan bizitzen jartzen direnek 50 euro gehiagoko laguntza jasoko dute. Beraz, Alde Zaharrean etxea alokatuz gero, gehienez, 300 euroko languntza izango dute.
• Alokairuaren errentak 550 euro baino gutxiagokoa izan behar du.
• Laguntza hamabi hilabetekoa izango da.
 
Diru-sarreren araberako laguntzak


Dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari portzentai bat
0,00 € - 15.000,00€ alokairuaren % 50
15.000,00 € - 21.000,00 € alokairuaren % 40
21.000,00 € - 30.000,00 € alokairuaren % 30
30.000,00 € - 35.000,00 € alokairuaren % 20


Eskaerak aurkezteko epea
Urriaren 15a arte

 

Oinarriak

 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311