wrapper

Oharrak

Karmelo Etxegarai ikastolako Perdillegiko sarrera nagusiko irisgarritasuna hobetzeko obrak egin dira. Lehen eskailerak soilik zeuden, eta obren ostean, arranpa eta eskailerak oinezkoentzako eta arranpa bat ibilgailuentzako. Lanek 65.147,24ko aurrekontua izan dute. 

 

Karmelo Etxegarai ikastolako Perdillegi kaleko eraikinaren sarrera nagusiko irisgarritasuna hobetzea adostu zuten udalak eta zuzendaritzak, eta obrak egin dira. Azken hilabeteotan egindako obren ondorioz, sei eta hamabi urte arteko gaztetxoen ikastetxerako sarrerak gaur egun eskailerak eta arranpa bat ditu oinezkoentzat; eta beste arranpa bat ibilgailuentzat. Herriko eraikin publikoa denez, festa egun puntualetan aparkaleku gisa erabiltzeko aukera izango da horrela. Horretaz gain, ikastetxearen kanpoaldean autobus geltokia ere jarri da, euria egiten duen egunetan aterpea izateko.

Art eraikuntzak irabazi zuen lehiaketa publikoa eta 65.147,24 euroko inbertsioa egin da obretan. Eusko Jaurlaritzaren udal laguntzetara aurkeztu zen proiektua eta obren %50a inguru finantzatuta laguntza horren bidez.

“Azken urteotako elkarlanaren ondorioz, hainbat hobekuntza egiten ari gara Karmelo Etxegaraiko bi eraikinetan; obra guztiak herriko haur eta gaztetxoen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoak direla uste dugu. Aurrerantzean ere, elkarlanean jarraitzeko konpromiso osoa dugu”, adierazi du Leire Goenaga hezkuntza zinegotziak. Kamino Saiz ikastetxeko zuzendaria “gustura”, agertu da “ikastetxerako irisgarritasuna asko hobetu” baita obrekin. "Aurrera begira ere bide horretan jarraitu beharko dugu,  bi eraikinek urte dezente dituzte eta berrikuntzak egin beharrean daude,  orain arte bezala, elkarlanean beharrezkoak diren obrak egiten jarraitzea espero dugu", zehaztu du.

 

DSC 0218


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311