wrapper

Oharrak

Urgentziaz onartu ditu Udalak 2021. urteko udal laguntzak. Laguntza horren bidez 382.000€ bidaratuko ditu herrian behar gehien dituztenentzat. " “Laguntza horien helburua da, egoera ekonomiko larrienean dauden azpeitiar horiek babestea. Laguntza honek berdin balioko du langabezian, kontratupeko lanean edota autonomo moduan lan egiten duten herritarrentzat. Egoera berezi honetan egon daitezkeen beharrei erantzuteko egokitzapenak egin ditugu. Eta beraz, bete beharreko baldintzak dituzten azpeitiar guztiek izango dute udal laguntza hau jasotzeko eskubidea”, azaldu du alkateak. Aurtengo deialdian, gainera, norbere jarduera ekonomikoari lotutako higiezin edo lokalaren hainbat gastu ere lagunduko dira diruz, eta pentsio baxua duten pertsonentzako laguntza osagarria zabaldu egin da. 

Herriko egoeraz kezkatuta agertu dira gaur Nagore Alkorta alkatea eta Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua prentsaurrean. Herrian dagoen osasun egoeraren bilakaeraz kezkatuta eta herritarrek bizi dituzten egoeraz kezkatuta. Gaurkoan, urgentziaz abian jarritako udal laguntzen berri eman dute; okerren pasatzen ari diren horientzako egokitu dituzte baliabide publiko horiek. Hala ere, herriko Covid-19 kasu positiboak kontralatu gabe daudela jakinik, datuek oraindik ere okerrera egin dezaketelakoan, prebentzio neurriak zorrotz betetzeko deia egin diete herritarrei, eta gaixorik eta konfinatuta adudenei “babes osoa” adierazi die alkateak.

Iazko martxotik indarrean osasun alarma egoerak, eragin zuzena izan du herritarren ekonomian. Alkortaren hitzetan, “herritarren pobretzea” ematen ari da. Ostalaritzan edota tokiko merkataritzan lan egiten duten herritarrek bizi duten egoera” kritikoa izan daiteke nabarmenena”, baina beste hainbat sektoreetako langileak ere kaltetu zuzenak dira bere esanetan. Azken datuen arabera 2020. urtearen buakeran % 8,8koa zen herriko langabezia tasa; zehazki 636 azpeitiar zeuden langabezian, eta 256 pertsona daude ERTEan; horietatik 205 zerbitzuetako langileak.

2021aren hastearekin bat, urgentziaz gizarte larrialdietarako diru laguntza lerroa jarriko du abian udalak: “Laguntza horien helburua da, egoera ekonomiko larrienean dauden azpeitiar horiek babestea. Laguntza honek berdin balioko du langabezian, kontratupeko lanean edota autonomo moduan lan egiten duten herritarrentzat. Egoera berezi honetan egon daitezkeen beharrei erantzuteko egokitzapenak egin ditugu. Eta beraz, bete beharreko baldintzak dituzten azpeitiar guztiek izango dute udal laguntza hau jasotzeko eskubidea”, azaldu du alkateak.

382.000 euroko dirulaguntza lerroa da, baina, behar izatera, diru gehiago jartzeko konpromisoa dutela adierazi dute: “Azpeitiko udalarentzat lehentasun osoa du egoera ekonomiko larrienean egon daitezkeen azpeitiarrak babestea. Eta horretarako diru gehiago behar balitz kreditu aldaketa bitartez txertatuko genuke”, gaineratu du.

Sustapen ekonomikorako diru laguntzak prestatzen hasiak direla ere aurreratu du Alkortak: “Datozen asteetan sektore ekonomiko ezberdinetako ordezkariekin landuko ditugu. Ostalari, merkatari, baserritar nahiz industrian lanean diharduten ordezkariekin bilduko gara, beraien ekarpenak jaso eta 2021eko aurrekontuan sustapen ekonomikorako jasotako 450.000 euro ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko”.

Okerren pasatzen ari direnentzat, laguntzak

Azpeitiko Udala “ahalegin berezia” egiten ari dela sortu diren behar berriei erantzuteko azpimarratu nahi izan du Goenagak. Horren isla, datu bat: iaz, gizarte larrialdietarako laguntzen eta udal laguntzen bidez 500.000€tik gora bideratu zituen, herriar behar gehien duten familietara. %75a udalak jarri zuen, eta %25a Eusko Jaurlaritzak.

Aurtengorako, gizarte larrialdie eta udal laguntzetarako 382.000€ jaso dira aurrekontuetan: “Udaleko sarrerak jaitsi badira ere partida hori igo egin dugu, egoerak horrela eskatzen duelako. Herritarren diru sarrerak jaitsi egin dira, eta lehen egoera zailean zeudenak orain okerrago daude. Langabe gelditu direlako herriko gazte eta familia asko edo ERTEan daudelako hileroko diru sarreretan beherakada nabarmena jasan dutelako”.

Udal laguntza eta gizarte larrialdietarako laguntzen bidez ohiko kontzeptuak laguntzeaz gain, bi berrikuntza izango dira 2021. urteko deialdian.

Oinarrizko gastuetan elikagai, higiene, osasun gastu eta hainbat gastu pertsonal laguntzen dira. Ohiko etxebizitzako gastuetan, berriz, alokairua edo mailegu gastuak laguntzeaz gain ura, gasa, argindarra, asegurua, IBIA, zaborra…. Bezalako kontzeptuetarako laguntza jasotzen da.

Goenagak gogorarazi du iazko deialdian, dagoeneko sartu zituztela hainbat aldaketa Covid-19ak eragindako egoera aintzat hartuta.

Bi berrikuntza nagusi udal laguntzetan

Orain arteko ohiko gastuez gain, bi aldaketa nagusi jaso dira aurtengo deialdian. Alde batetik, norbere jarduera ekonomikoari lotutako higiezin edo lokalaren hainbat gastu (alokairua, mailegua edo hornikuntza gastuak) lagunduko dira. “Egoera honetan dauden familientzat izugarrizko zama da ohiko etxebizitzako gastuez gain bere jarduera ekonomikoa burutzen duen lokalaren gastuak ordaintzea”, zehaztu du Goenegak.

Bestetik, Udal Laguntzen bidez azken urteotan pentsio baxua duten pertsonentzako laguntza osagarria zabaldu egingo da, eta pentsiodun desberdinei eskainiko zaie. “Laguntza urtez urte egokitzen doa, iaz alargunei zabaldu zitzaien laguntza hori jasotzeko aukera, eta, aurten, desgaitasun desberdinengatik ezintasun pentsioa dutenek ere jaso ahal izango dute”, zehaztu du.

Laguntza honen bidez, adin txikikoen eskolaz kanpoko jardueretako bekak ere bideratuko ditu udalak. 

Laguntzaren baldintza orokorrak

  • Azpeitian erroldatuta egotea
  • 18 urte izatea
  • Gutxienez eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenago sortutako bizikidetza unitatea izatea

Baldintza ekonomikoak

Kide kopurua

Diru-sarreren muga hileko

Ondare osoaren muga

1

1.139,23€

36.449,76 €

2

1.462,66€

46.805,28 €

3, 4, 5…

1.617,99€

51.775,68 €


Ondarea


Ohiko etxebizitzaz gain (garaje eta trastelekua barne), ezin da beste ondasun higiezinik eduki laguntza jasotzeko.

Zehaztapenak

  • Familia unitatea osatzen duten kideen artean ezingo dituzte goian azaldutako diru sarrera kopuru horiek gainditu.
  • Autonomoen kasuan, laguntza eskatu aurreko hileko diru-sarrerak kontabilizatuko dira, baita laguntza eskatzen den aldiko diru-sarrerak ere.
  • Jasotzen diren eskaera eta kasu guztiak banan-banan aztertzen dira

 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311