wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak administrarien lan poltsa osatzeko deialdia jarri du abian. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta online bidez aukez daitezke, otsailaren 12a bitartean.

Azpeitiko Udalak administrarien bi lan poltsa osatzeko deialdia abian jarri berri du. Bi zerrenda osatuko dira; alde batetik, administrari orokorrerako zerrenda osatuko da, eta, bestetik, zenbakietan espezializatutako zerrenda. Deialdi horren bidez, oposizio-lehiaketa bidez osatuko da lan poltsa, eta osatutako zerrenda horien bidez erakundean sorturiko behin-behineko beharrei erantzungo zaie.

Lan poltsa osatzeko egingo den oposizio-lehiaketan izena emateko ezinbestekoa da, batxiler titulua, teknikoa edo baliokidea eta IVAPeko hirugarren hizkuntza eskakizunaren jabe izatea.

Eskaerak otsailaren 12a bitartean aurkez daitezke Herritzarren Arreta Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 07:30etik 14:30era eta ostegunetan 07:30etik 19:00etara) edo online Azpeitiko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez. Eskaera orriarekin batera tituluen kopiak (batxilergokoa zein hizkuntza eskakizunarena), NAN-aren fotokopia eta hizkuntza eskakizunaren titulua aurkeztu behar dira.

Ikusi deialdiaren oinarriak.


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311