wrapper

Oharrak

Gaur arratsaldean estreinatu da Amamaren danborra dokumentala, Soreasun;  protagonistak eta danbor taldeetako ordezkariak bertan zirela. "Bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuet gizonentzako egindako mundu honetan emakumearen presentzia aldarrikatzeagatik eta ikusgarri egiteagatik. Eta, zuei ez ezik, azpeitiar guztiei eman nahi dizkizuet eskerrak bide-urratzaile izan ziren haien eredua jarraitzeagatik eta aldaketa hau denon artean ontzat eman eta babesteagatik", adierazi du Nagore Alkorta alkateak, hitzartzean. Bihar, larunbatean eta astelehenean izango da ikusgai Soreasu antzokian, doan. 

Gaurko sansebastian bezpera ez ohikoan estreinatu Paola Motok zuzenduriko Amamaren danborra dokumentala. Osasun neurri eta protokolo guztiak beteta, danbor taldeetako ordezkariek, protagonistek zein udal ordezkariek bete dute soreasu. 40 emakumek, danbor talde bakoitzetik batek, San Sebastian Martxa joaz hasi da ekitaldi hunkigarria. 

Gaurko ekitaldi eta dokumentalaren bidez, duela 40 urte historia aldatu zuten eta ondorenean danborradan emakumeek danborra jotzeko lanean aritu diren guztiei errekonozimendua egitea izan da helburua. Gaur egun emakume asko dira talde eta jantzi desberdinekin danborra jotzen irteten diren emakumeak, baina hori ez da beti berdin izan; duela 40 urte emakume ausart batzuk emandako pausoak ibilbide luzea izan du gaur egunera arte, eta ibilbide horretan, herriak bere egin du. 

Nagore Alkorta alkateak "ohorea" dela dokumentalaren aurkezpenean izatea adierazi du: "Ni ere, zuetako asko bezala, azpeitiar eta danbor-jole naiz, bihotzez. Danbor-hotsek hunkitu egiten naute, emozioz betetzen nau ikusteak herritarrok plaza betetzen dugula. Era guztietako herritarrak juntatzen gara gaurko egunez: adin, genero, pertsakera eta sentsibilitate desberdinetakoak. Dena den, badakigu hau ez dela beti horrela izan, eta emakumeok orain lehen lerroan bagaude, gure aurretik ahotsa altxatu zuen haiei esker dela. Ohore bat da zuen herrikide izatea, eta zuek irekitako bide hori jarraitzea. Bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuet gizonentzako egindako mundu honetan emakumearen presentzia aldarrikatzeagatik eta ikusgarri egiteagatik", azaldu du. Lehen aldi hura zaila izango zela: "Oso urrun ez ditugun beste udalerri batzuetara begiratu besterik ez dugu. Ausardiaz jokatu duten emakumeak badiren arren, ez da erraza izaten ari jai parte-hartzaile batzuetan bi generoak parez pare jartzea. Hain zuzen horrexegatik, lehen emakume haiei ez ezik, azpeitiar guztiei eman nahi dizkizuet eskerrak, bide-urratzaile izan zirenen eredua jarraitzeagatik eta aldaketa hau denon artean ontzat eman eta babesteagatik", gaineratu du. 

Iazko sansebastianak ere ekarri ditu gogora. Bera izan baitzen, iaz, bandera igo zuen lehen alkate emakumea: 

"Gure udaletxeko balkoiko bandera igotzeko erantzukizuna eta zirrara izan nuen. Oraindik ere oilo narrua jartzen zait hori pentsatzean. Gauzak aldatzen ari dira. Gu denok gaur hemen egoteak esan nahi du emakumea ari dela arloz arlo eremua irabazten", aldarrikatu du.

Dena den,oraindik asko dagoela egite gaineratu du. Eremu publikoan zein pribatuan oraindik ere borrokan jarraitu behar dutela emakumeek, beren eskubideen alde gogoratu du. ·Emakumeak gara, baina langile gara, politikari gara, kirolari eta musikari gara, guraso gara, enpresari, zientzialari eta legegile gara. Gu ere mundua aldatzeko gaude hemen, denontzat herri hobe bat egiteko, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen dugunean soilik izango da hau herri hobea".
Bide horretan, erakunde publikoek berdintasunaren alde egiteko konpromisoa hartu behar dutela gogorarazi dy, eguneroko lanean eta edozer arlotako politiketan aplikatu behar direlako berdintasun neurriak. "Horrez gain, geuretik hasita, gure eguneroko ohituretan eta jokabideetan ere badugu zer hausnartu, zer moldatu. Bide eder bat dugu egiteko; emakume zein gizon, denon artean egiteko". .

Eskerrak emanez bukatu du hitzartzea: "Eskerrak gure amonei, amei eta gure herriko emakume guztiei. Eskerrak ondoan izan zituzten eta ditugun gizon guztiei ere. Eta guztioi zin egiten dizuet lanean jarrituko dugula emakumeen eskubideen alde; gure alabei aukeraz betetako mundu bat uzteko, libre bizi daitezen, beldurrik gabe eta inorekin konparatzeko beharrik gabe".

 

DSC01098

DSC01093

DSC01102

DSC01162

DSC01105

DSC01114

DSC01116

DSC01126

DSC01136

DSC01140

DSC01153

DSC 0672

DSC 0674

 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311