wrapper

Oharrak

Goizean 10:00ak aldera hasi dira Covid 19aren aurkako txertoa hartzen San Martin egoitzan. Gaur, 115 lagunek hartuko dute txertoa. Gaur hartu ez duten langileek datorren astean hartuko dute; guztira 140 herritarren hartuko dute. 

 Aurreikusita bezala, gaur iritsi dira Azpeitira Covid 19aren aurkako lehen txertoak. Hain juxtu, goizean goizetik prest ziren San Martin egoitzan txertoa emateko. 10:00ak aldera hasi dira osakidetzako langileak txertoa ematen san Martin egoitzako adinekoei eta langileei. Gaur, egoilar guztiek eta gaurko lan txandako langileek hartuko dute; beste langileen urtarrilaren 14 eta 15 artean hartzea aurreikusten dute.

Txertoa hartzen lehena 79 urteko Rocio Korta izan da. Zain zeundela adierazi du. Izan ere, hasiera batean abenduaren 31n hartuko zutela adierazi zieten, ondoren urtarrilaren 4an, eta azkenik 8an: "Txertoaren zain-zain izan gara. Eat hori hemen ez dugula batere kutxaturik izan. Oso ondo egon gara, proba asko egin dizkigute" adierazi du. Txertoak "lasaitasun handia" emango diola ere azpimarratu nahi izan du.

Manolo Aizbitarte san Martin egoitzako zuzendaria eta Mari Jose Zabarte egoitzako langileak azken hamar hilabeteak "gogorrak" izan direla adierazi dute: "10 hilabetean, 15-20 egunez soilik irten ahal izan dute adinekoek egoitzatik. Hala ere jarrera oso ona izan dute denbora guzti honetan, eta langileoi ere asko lagundu digute", azaldu du Zabartek.

Aizbitartek txertoarekin egoerak onera egitea nahi du: "Esperantza dugu txertoa hartuta egoera onera aldatuko dela. Horretarako ahalik eta jende gehiena txertatzea da helburua".

 

Gaur goiza irudietan

 DSC1224

 DSC1232

 DSC1238

 

 DSC1242

 DSC1214

 DSC1213

 DSC1212

 DSC1207


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311