wrapper

Oharrak

Urtarrilaren 5ero, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak Azpeitiko kaleetan elkartu ohi dira herriko aurrekin. Aurten, ordea, bizi dugun osasun alarma egoera tarteko, ongietorria antolatzen duten ikastetxe eta kultur eragileekin elkartuta, plazara ez etortzea adostu dute.

Urtarrilaren 5ean, herrian ikusteko aukerarik ez bada izango ere, Udalaren bidez herriko haurrentzat mezu bat bidali dute. Horretaz gain, urtarrilaren 5ean, ilunabarrean Xoxote inguruan izango direla adierazi dute, eta haurrei nola gerturatzen diren ikusteko begira egoteko esan diete.

Horretaz gain, beraiei zuzendutako gutunak jasotzeko postontziak ere jarri dira igerileku aurrean, anbulategi aurrean eta udaletxe azpian. Urtarrilaren 5 eguerdira arte izango dira, eta ondoren, Udala arduratuko da gutunak jaso eta iluntzerako Meltxor, Gaspar eta Baltasarri emateaz.

 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311