Gaur eguerdian banatu dituzte Agustin lizarralde Azpeitiko Udal zinegotziak eta Lore Garciarena Bertan Merkatari elkarteko ordezkariak IX. Gabon Erakusleiho Lehiaketako sariak. Aurtengoan 24 saltokik eman dute izena sariketan eta epaimahaiak lan ederra izan du puntuatzen; hainbat sari puntu gutxigatik erabaki dira.
Zuri-beltz denda izan da epaimahaiarentzat erakusleihorik ederrena, eta 600 euroko aurreneko saria jaso dute. Bigarrena izan da Kotoi denda, eta arduradunek 400 euroko diru saria jaso dute. Amanabar denda izan da hirugarrena, eta 200 euroko saria jaso du. Herritarren saria ere Amanebarrek jaso du, Facebook bidez herritarren boto gehien jaso ostean.
Sarituak, irudietan
1. saria
2. saria
3. saria eta herritarren saria