wrapper

Oharrak

Azaroaren 6an, Eusko Jaurlaritzak ostalaritza zerbitzua ixteko agindua eman eta egun gutxira elkartu ginen herriko taberna, jatetxe eta kafetegietako arduradunekin, egoeraz aritzeko. Bileran azaldu genien bezala, jakitun gara oso egoera zaila bizi dutela. Abenduaren 10a arte, gutxienez, itxita izango dituzte beren zerbitzuak eta ostalaritzako jabe eta langileak ekonomikoki gaizki pasatzen ari direla jakintun da Udala. "Herritarren arazoak, udalarenak ere badira, eta bide horretan, babesa hitzez adierazteaz gain, egoera horri aurre egiteko baliabide publikoak jartzeko konpromisoa hartu genuen", adierazi du prentsaurrean Alkortak. Gaur ostalaritzari zuzendutako laguntza linea berri bat aurkeztu dute, 70.000€ bideratuko dituzte itxita dauden taberna eta jatetxeak laguntzeko, eta abenduaren 10a bitartean izango da eskaerak egiteko aukera.

Ez ohiko diru-laguntza honen bidez, nahita-nahiez aplikatu beharreko salbuespenezko prebentzio neurriak sortarazitako egoera zailei aurre egiteko baliabideak eskaini nahi ditu Udalak. Herritarrengandik gertuen dagoen instituzioa izanik, gainontzeko administrazioek eremu honetan epe labur nahiz ertainean har ditzaketen bestelako neurrien osagarri izango den laguntza jarri da abian, zehazki. "Ostalariekin bilera egin ostean, egun gutxira, eman genuen ekonomia batzordera proposamena eta tramitazio guztiak eginda, gaur atera da Gipuzkoak Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Laguntzak lehenbailehen iristea nahi dugu kaltetuena, eta tramitazio azkarra izateko prestatu dugu", zehaztu du.

Gaurtik abenduaren 10era arte izango dute interesatuek eskaerak aurkezteko epea (aurrez aurre edo online) . Laguntzen inguruko informazio gehiago edo tramitaziorako laguntza nahi dutenek udaletxera jo dezakete: 943 544185 telefonora edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita.

 

Martxoan, 267.500€ bideratu ziren 

Martxoaren 15ean osasun alarma ezarri zenetik, egoera zailean izan da behin eta berriz ostalaritza sektorea: "Pandemiaren hasieran bezala, gaur egun ere itxita daude herriko taberna eta jatetxeak. Birusaren hedapenerako neurriak hartu beharra dago, ez dago aitzakiarik, baina neurriak hartzearekin bat, kaltetutako sektoreei laguntza publikoak bideratzea ezinbestekoa da, krisi honetatik guztiok batera irteteko", azpimarratu du alkateak. 

Martxoan, herriko merkataritza eta ostalaritza itxi zen unean, ez ohiko egoera bat zela ikusita, ez ohiko neurriak hartzeko bidea hartu zuen Azpeitiko Udalak: "Bi aukera genituen, itxoitea goragoko erakundeek bideratu zitezkeen neurriak ikusi arte, edo ekitea. Hasieratik, erantzunean azkartasuna behar zela, eta baliabideak lehenbailehen herritarren eskura jartzeak zuen garrantziaz azkar ekitea erabaki genuen". Eta, martxoan bertan itxiarazitako establezimenduei bideratutako laguntzak jarri zituen abian. Laguntza horren bidez, 267.500€ bideratu ziren herriko merkataritza eta ostalaritza zerbitzuak laguntzeko. 

Laguntzen inguruko xehetasunak

Onuradun izateko
• Azpeitiko JEZ erroldan alta emanda egotea, gutxienez, 2020ko azaroaren 6tik.
• Jarduera ostalaritza-jarduerei dagokien JEZko epigraferen bati egokitzea, modu orokorrean 67 multzokoa eta aldi berean, 38/2020 azaroaren 6ko dekretuaren laugarren puntuan ezarritakoak eragiten dietenei.
• Urtean 1.000.000 € edo gutxiagoko fakturazioa izatea.
• Baldintzak betetzen ez dituzten enpresekin loturarik ez izatea edo haiek partaidetzarik ez izatea.
• Zergetako, Gizarte Segurantzako eta Azpeitiko Udalarekiko betebeharrak egunean izatea, eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko adierazitako debekuren batean ez egotea.

 Diruz lagunduko dena

• Jarduera geldiarazteagatik fakturazioan eragindako murrizketa.
• Jarduera egiten den establezimenduaren edo establezimenduen alokairua.
• Jarduera ekonomikoari lotutako ondasunak eskuratzea edo egokitzea banku erakundeen bidez finantzatzea. BEZ eta bestela zeharkako zergak diruz lagunduko dira, soilik berreskuragarriak edo konpentsagarriak ez badira.

Laguntzen zenbatekoa

• 600 euroko kopuru finkoa.
• Jarduera egiten den establezimenduaren alokairu gastuengatik, hileko alokairu gastuaren %50 beti ere 400 euroko gehienezko kopurua kontuan hartuz.
• Jarduerari atxikitako ondasunen eskuraketa edo egokitzea finantzatzen duen maileguen interesak eta amortizazio-gastuare hileko kopuruaren %50 beti ere 400 euroko gehinezko kopurua kontuan hartuz

Aurkeztu beharrekoa
• Eskaera orria beteta
• Nortasuna: - NAN / IFZ
• JEZ ziurtagiri eguneratua
• Establezimenduaren alokairu kontratuaren kopia eguneratua hileroko kuotaren zenbatekoa zehaztuz.
• Maileguaren kopia eguneratua hileroko kuotaren kopurua zehaztuz.
• Bankuko kontu korronteko titularitatea egiaztatzen duen ziurtagiria.

 

Oinarriak eta deialdia

Eskaera orria

 

Udal laguntzak, indarrean
Bukatzeko, gogoratu nahiizan du  Udal laguntzen bidez ere egoera ekonomiko txarra pasatzen ari diren herritar eta familiei laguntzeko diru laguntza lerro propioa duela Udalak. Aurten, gainera, pandemia garaian diru sarrerak murriztu zaizkien horiei laguntzeko egokitu dira. "Udal Laguntzen bidez ostalaritzako zein beste sektoreetako langileek, hainbat laguntza eskuratu ditzakete berain egoera ekonomikoa larria bada", azpimarratu du. Egoera ekonomiko zaila pasatzen ari diren herritarrak animatu nahi izan ditu Udalak herritarrei eskaintzen zaizkien laguntzetaz informazteko. Laguntza horien edo besteren baten informazioa nahi dutenek udalera jo dezakete.


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311