wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udala eta Grupo Industrial CL, Corrugados Azpeitiaren gaur egungo jabea, Leal familiarena, elkarlanean ari dira enpresa horren lursail eta instalazioei irtenbide bideragarri eta egokiena eman asmoz. Lur eremu zabala okupatzen du enpresaren azpiegiturak, eta herriko erdigunetik gertu dago siderurgia-ekoizpeneko lantegi historikoa.

Altzairutegia itxita dago 2014. urtetik eta berriro irekitzea ez da bideragarria, oraindik ere altzairuaren gehiegizko gaitasuna jasaten ari da merkatua eta zaila da nazioarteko merkatu berrietara sartzea, besteak beste, Covid-19ak eragindako pandemiagatik edo muga-zergengatik. Hori dela eta, enpresaren jabea eta Azpeitiko Udala harremanetan daude lur eremu horri aterabide egokiena aurkitzeko asmoz.

Leal familiak Corrugados Lasao lantegian ekoizten jarraitzeko borondatea mantentzen du.