wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udala eta Sprilur sozietate publikoa Larringo industriagunea garatzeko lanean ari dira. Azken krisi ekonomikoak ehun industriala desegitea ekarri zuen; baita industriaguneen ereduaren inguruko hausnarketa ere. Duela hainbat urte diseinatutako pabilioi ereduek ez diete erantzuten gaur egungo industriaren beharrei. Horregatik, Azpeitiko Udalak eta Sprilurrek behar berri horiek detektatu eta herriko eremu industrialean lurrak prestatzeko konpromisoa hartu dute. Bide horretan, industria behar berriei erantzuteko alternatiba ezberdinak lantzen ari dira.

Urte asko dira industria arloan eskuhartze publikorik ez dela egin Azpeitian, eta ekonomiaren sustapenaren baitan, lur industrialen inguruko lanketaren barruan, Sprilurrekin harremanetan da Udala azken hilabeteotan.

Harreman horren baitan, Sprilurrek Larringo industriagunea garatzeko interesa azaldu zuen eta, garaietara egokitutako hitzarmen bat adostu dute lur industrial egokituak eskura izateko. “Azpeitiak duen behar nagusietarikoa da lur industrialak egokitzearena eta hori lortzeko lanean ari gara. Ez da epe motzean soluzionatu daitekeen zerbait. Eskertu nahi dugu Sprilur-eko arduradunek hasieratik erakutsi duten lanerako prestutasuna eta konpromisoa”, Azaldu du Nagore Alkorta alkateak.

Txaber Ouro Sprilurreko ordezkariak eskerrak eman dizkio Azpeitiko Udalari Larringo eremua garatzeko emandako konfiantzagatik. “Aliantza honek indartu egiten du Euskadirentzat kalitate eta kantitate handiko industria-azpiegituren alde egiteko beharra. Erronka hori garapenean parte hartzen duten eragileekin partekatua izan behar du, gure enpresa-sareak eskatzen dituen beharrei erantzuteko.”

Adostutakoaren arabera, Udalak zein Sprilurrek industriagunea eraikitzeko azterketa eta lanketei lehentasuna emango die, eta tramitazioak ahalik eta gehien arintzeko konpromisoa hartu dute.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information