wrapper

Oharrak

Esklaben eraikinean alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko tramiteak aurrera doaz eta etxebizitzak eraikitzeko obren lizitazioa jarri da abian. Obrak 6.472.859,76 euroko hasierako aurrekontua du, eta interesdunek azaroaren 22a bitartean izango dute beren proposamenak aurkezteko epea.

Azpeitiko Udalak eta Etxebizitza sailak Esklabetako eraikinean alokairurako etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena sinatua dute. Prozesuaren baitan, obren tramitazio guztia egin ostean, exekuzio fasean sartu da eta lizitazioa jarri da abian.

Lizitatzaileak 48 apartamendu eraiki beharko ditu, gehienez ere 30 hilabeteko epean.

Nagore Alkorta arabera “oso garrantzitsua” da obrak lizitatzera atera izana Azpeitiarentzat: “Tramiteen fasetik exekuzio fasera pasatu gara. Etxeak eraikitzeko obrak hastea hilabete gutxiko kontua da, ondo bidean. Pozteko albistea da”. Alokairu sozialeko etxebizitza horiek etxebizitzen eskaintza publikoa osatuko dute: “Inbertsio garrantzitsua izango da etxebizitza beharrei, eta, batez ere, gazteen emantzipaziorako etxebizitza beharrei erantzuteko azpeitiarren esku izango den eskaintza publikoa”, gaineratu du.

Esklabetako eraikina udalarena da 2013az geroztik, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra onartu baitzuen urte horretan. Alokairu sozialerako bideratuko den guneak guztira 7.951 metro koadro ditu, eta etxebizitzak egiteaz gain, ingurua ere urbanizatuko da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information