wrapper

Oharrak

Gaur goizean, lehen orduan, bildu dira Udal Gobernuko kideak atzo Eusko Jaurlaritzak egoera epidemiologiko larria duten 5.000 biztanletik gorako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herrietan aplikatu beharreko neurriak aztertu eta Covid-19aren hedapena mozteko neurriak herrian nola aplikatu erabakitzeko.

Bestetik, Azpeitiko Udalak arauez gain gomendioak ere bere egiten ditu; eta herritarrei gomendioak ere betetzeko eskatu nahi die. Hala nola, beharrezkoa kasuetan soilik irtetea, etxekoekin soilik biltzea, ezinbesteko jarduerak soilik egitea eta egin behar dituzten jarduerak aire zabalean edo ongi aireztatutako lekuetan egitea. Udalak Azpeitiko datu kezkagarriak aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako betebeharrez gain, beste hainbat neurri hartzea ere erabaki du. Honakoak izango dira neurriak:

• Azpiegitura publikoetako prebentzio neurriak zorroztu ditu
• Asteburuko ekintza publiko guztiak bertan behera gelditu dira; goi mailako kirol ekintzak ikuslerik gabe egingo dira.
• Eragileekin harremanetan jartzen hasi da kasu bakoitza banan bana aztertu eta hartu beharreko neurriak adosteko.

“Herri gisa arduraz jokatu eta 100.000 biztanleko 500 kasutik beherako tasara gutxienik ahal bezain azkarren jaitsi behar dugu; oso datu kezkagarriak ditugu. Datu horien atzean gaixorik eta etxean dauden izen abizen dun herritar ugari daude, kasu askotan, gaizki pasatzen ari dinerak”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Ardura kolektiborako deia egin du, eta herritar orok neurriak zorroztuz lortuko dela birusaren hedapena etetea azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak

• Taberna eta jatetxeak 21:00etan itxiko dira eta ezingo dira 06:00ak aurretik ireki.
• Merkataritza establezimenduak 21:00etan itxiko dirak, elikagaiak dendak, gasolindegiak eta farmaziak izan ezik.
• Haur parkeak, parke publikoak eta terrazak ezingo dira erabili 21:00etatik 06:00etara.
• Ezingo da alkoholik saldu 21:00etatik 06:00etara bitartean.
• Tabernetan, barran ezingo da kontsumitu; mahaietan eta eserita bakarrik.
• Ezingo da taldean kirolik egin. Abian diren kirol lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten kirolariek bakarrik egin ahal izango dute kirola taldean.
• Elkarte gastronomikoetan eta txokoak itxita egon behar dute. Gaztelokalek ere itxita jarraituko dute. 

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information