wrapper

Oharrak

Herriko merkataritza eta lehen sektore indartzea eta etorkizunera begira jartzea helburu duen zerbitzu berria aurkeztu zuten atzo atsaldean. Enkarguk du izen zerbitzuak eta Azpeitiko Udalaren eta herriko merkatari nahiz ekoizleen elkarlanetik sortu den ekimena da. Proiektu pilotu honen bidez, elikadura arloko saltoki eta azokako postuei salmenta bide berriak ireki eta herritarrei erosketak herrian egiteko erraztasunak ematea nahi zaizkie. Urriaren 5ean has daitezke herritarrak lehen eskaerak egiten. 

Labur eta modu ulergarrian esanda, herritarrei Whatsapp bidez herriko elikadura saltoki eta azokako postuetan erosketak egitea ahalbideratu, erosketa hori modu erosoan eta errazean jaso, eta ordaintzeko aukera emango dien zerbitzua da. Enkarguk-ek herritarren eskaerak modu zentralizatu batean jaso eta parte hartzen duten saltoki/ekoizleekin koordinatu ondoren, banatzaileak etxez etxe banatuko ditu erosketak triziklo elektrikoan, edo kontsignan edo establezimenduan bertan entregatuko dira.

Zerbitzuak hainbat helburueta onura dituela helburu azaldu du Xabier Aldalur Bertaneko kideak: "Azpeitiko saltokietako kontsumoa eta tokiko produktuak indartzea; kontsumo eredu jasangarria sustatzea; herrian erosteari balio erantsia ematea; lehenengo eta hirugarren sektorean ekintzailetza sustatzea eta erreferentziazko egitasmoa bilakatzea". 


Gaur egungo osasun krisiak egokitzeko beharra jarri dute agerian, eta herritar desberdinen beharrak asetzeko zerbitzu eraginkorra izateko jaio da Enkarguk. Familien, adinekoen edo mugikortasun mugatua duten pertsonen beharrei erantzuten die egitasmoak, erraztasunak eskainiz erosketak egiteko.

Nagore Alkorta alkatea "pozik" agertu zen zerbitzuaren aurkezpenean: "Bertako merkataritza babesteaz gain, herri bizi bat izateko herriko merkatari txikien alde egiteko konpromiso sendoa dugu. Azpeitia izango bada, bizia izan behar du, eta bertako merkataritza pieza garrantzitsua da gure bizitasun horretan". Bertako merkataritzak Azpeitian duen garrantzia azpimarratzeko bi datu eman zituen: Azpeitian, 240 merkataritza establezimendu daude; eta 15,94ko da merkataritza-ratioa, Gipuzkoako altuenetarikoa.

Azken hilabeteotako osasun krisiaren ondorioak gogorrak izaten ari direla arlo guztietan, baita merkataritzan ere azpimarratu zuen, "baina gaur aurkeztera gatozen bezalako proiektuen bidez ikus dezakegu duzuen ekintzailetasuna, transformaziora egokitzeko gaitasuna eta indarra". Garaira eta egoerara egokitzen asmatzearen beharra ere izan zuen hizpide: "Uste dut Enkarguk proiektu honen bidez gaur egungo beharrei zuzen-zuzen erantzuten zaiela. Gaur egungoei, eta etorkizunekoei. Izan ere, etorkizunera begirako proiektu pilotu anbiziotsua da.

Udalak merkatariekin konpromiso sendoa duela berretsi zuen eta, azken hilabeteotan, gainera, beharrezkoa zela ikusita esfortsu handiago bat egin dutela gaineratu. Alarma egoerak eragindako ondorio sozial eta ekonomikoak leuntzeko dirulaguntzak, Azpeitia Zaindu bonoen eta ekonomia sustatzeko laguntzen ildoak indartzeko "beste pauso bat" dela Enkarguk azpimarratu duen: "Proiektu honek ere herri-merkataritza indartsu bat mantentzea baitu helburu, Azpeitian erostea erakargarria eta erosoa eginez bezeroentzat. Teknologia berriek sortu dituzten aukerak baliatu eta gizarteak dituen beharrak asetzeko ekimen polita da".

Zerbitzuaren xehetasunak

Whatsapp bidez erosketak egiteko aukera eta banaketa zein ordainketa erraztasunak eskaintzen dituen zerbitzua berri honetan, herriko 16 dendak eta azokako 13 ekoizlek osatuko dute hasiera honetako sarea. 


Zerbitzua herritar guztiei zuzenduta badago ere, herriguneko bizilagunei eskainiko zaie etxerainoko banaketa. Hau da, proiektu pilotua izanik, herrigunetik kanpo gelditzen diren auzoetan ez da etxerainoko zerbitzua eskainiko. Hala ere, egitasmoan parte har dezakete auzoetan bizi direnek, eta horiek, kontsignan edo saltokian jasoko dute enkargua.

Goizez egindako eskaerak arratsaldean jasoko ditu bezeroak, eta,  arratsaldez eskatutakoak, berriz, hurrengo goizean. Bi ordu jarri dira tartea banatzeko, 08:00ak eta 14:00ak. Era berean, azokako produktuen banaketa astearte goizean eta arratsaldean egingo da, beraz, asteartean 08:00ak baino lehen eskatu beharko dira azokako ekoizleen produktuak.Orainketak egiteko ere erraztasunak jarri dituzte; esku dirutan, txartelarekin eta transferentzia bidez ordaintzeko aukera izango da. 


Urriaren 5ean, astelehenean, hasiko da abian zerbiztua, hau da, astelehen goizean izango dute herritarrek lehen eskaerak egiteko aukera 688818777 telefonora idatzita. 
"Zerbitzu berriak azpeitiarren bizi ohitura berrietara egokitzen denaren zalantzarik ez dugu, baina garrantzitsua deritzogu herritarren partaidetza. Saltokiek eta ekoizleek behar dituzte azpeitiarrak, eta ordainetan, herritarrek herrian kontsumitu eta garaiko produktu ezin hobeak jasoko dituzte", adierazi du Usoa Etxeberria zerbitzuaren kudeatzaileak. 


Zerbitzuaren inguruko informazio gehiago enkarguk.eus web orrian eta Facebook eta Instagramen aurki daiteke.

 

IMG 7536

IMG 7524

IMG 7518

IMG 7511 

IMG 7494

IMG 7484

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information