wrapper

Oharrak

Azpeitian garrantzia handia du Urola ibaian. Herria aldez alde zatitzen du, erdi-erditik. Presentzia nabarmena du, eta azken urteotan, ibaia eta bere ingurua balioan jarri eta babesteko lan neurri ezberdinak hartu ditu Azpeitiko Udalak. Orain, Urola ibaiarekin elkartzen diren Errezin eta Ibai-eder garbituko ditu. 

Ibaia garbi mantzentzeko konpromiso horretan, Urola eta Ibaieder hondakinetatik babesteko burdin-sareak jartzen ari da. Baina ibaiak eta errekak garbi mantentzea guztion ardura da.

Azken urteotan herriko ikasle eta boluntarioen bidez, sentsibilizazio ekintza gisa, Urola ibaiaren garbiketa egin izan da. Hala, urtero Sanjuandegitik Madalena auzora arteko zatea garbitu dute herriko gazteenek. Aurtengoan, ez da posible izan ekintza hori egiterik, eta Azpeitiko Udalak pauso bat gehiago eman eta ibaiaren garbiketa sakona egitea erabaki du: “Ibaia garbiago izateko lanketa egiten ari gara herritar talde batekin, eta Errezil eta Ibai-Ederren garbiketa sakona egitea ekintza egokia izan zitekeela iruditu zitzaigun”, adierazi du Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak.

Bi Erreka horiek Azpeitian egiten dute Urola Ibaiarekin bat, eta Txukun lorazantza enpresaren bidez garbituko dira, datozen asteetan eta 15.543€ko inbertsioa egingo du Udalak garbiketan: “Datozen egunetan hasiko dira garbiketa egiten. Lanen martxa erabat lotuta dago eguraldiarekin, izan ere, euriarekin ibaiak gora egiten badu garbiketak gelditu egingo dira”, gaineratu du. Hala ere, urriaren bukaerarako garbituta izango dela aurreikusten du

 

Ibaia babesteko sarexkak

2019.urtearen bukaeran, herritar talde baten eskariz, beste pauso bat eman zuen; baranda duten ibaiaren ertzak babesteko burdinezko sareska jartzeari ekin zion. Dagoeneko ia herri guztian sareskaz babestuta dago ibaia. “Sarexkak kaleko hondakinak ibaian ez bukatzeko neurri eraginkorra direla ikusi dugu. Orain Urrestillan jarriko dugu eta Azpeitian falta den zatia ere datozen hilabeteotan egingo dugu. Guztia, 1.028 metro sarexka jarrita izango ditugu, bukatzean”, zehaztu du. Hala ere, ibaia eta ingurumena babesteko neurri eraginkorrena bakoitzak bere hondakinekin arduraz jokatzea dela azpimarratu nahi izan du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information