wrapper

Oharrak

Irudi berrituarekin, kulturazaleen ohitureta moldatzeko hainbat aldaketekin eta ohi baino lehenago datoz XXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Atzo aurkeztu ziren ‘Tonbola’ ikuskizunaren ostean; antzerkigilez eta antzerkizalez inguratuta. Datozen egunotan jarriko dira ikuskizunetarako sarrerak salgai.

Egoera eta baldintza berezietan ospatuko dira aurtengo Euskal antzerki Topaketak Azpeitian. Urriaren 29tik azaroaren 20ra haur, gazte eta helduei zuzenduriko hamaika antzezlan eta txontxongiloen tailerra izango dira, besteak beste. Urte konplikatua izaten ari da arlo guztietan, baita kulturan ere, horrexegatik Azpeitiko Udalak hasieratik urteroko jaialdi honi heldu eta berrituta egiteko konpromiso osoa izan du hasieratik. Aurten XXVIII. edizioa izango da, eta besteak beste, irudi berrituarekin datoz.


“Euskara eta euskal kultura dira gure asnasgune. Eta bizi dugun egoera honek gogor jo du diziplina hau ere. kolokan daude sortzaileak, ekoizleak, aretoak...Guk Udaletik hasieratik argi izan dugu, egoerak eskatzen dituen baldintza eta protokolo guztiak beteta, topaketak antolatuko genituela. kultura sustatzen segituko dugu, kultura segurua egingo dugulako eta kulturzaleek zein kultur-munduko langileek ondoan izango gaituztela”, adierazi zuen Nagore Alkorta alkateak.


Euskal Antzerki Topaketak egitea bezain garrantzitsutzat jo zuen, kulturak Azpeitian duen eredu propioa. Kultur Mugimendua eta Udala bat eginda aritzea eskuz esku lanean: “Udaletxeko kultur langile, Kultur Mahai eta Kulturaz kooperatibarik gabea ezinezkoa litzateke kalitate honetako egitaraua pentsatzea, osatzea eta prestatzea”, gaineratu zuen.
Inoiz baino indar gehiagorekin datoz antzerkia plazaratzea, balioa ematera eta herritarrei esku-eskura jartzera. Kultura segurua da eta protokolo eta babes neurri guztiak aplikatuta, berme guztiekin gozatu ahal izango da antzerkiaz.


Olatz Prat Kultur Mahaiko lehendakariak ere esker eta babes hitzak izan zituen antzerkigile, kulturgile eta zaleentzat: “Kultur programatzaileek eta kulturgileek osatuta dute beren lana, egoera zail honetan, herritarrok eman diezaiegun beharrezko babesa eta bete dezagun antzokia". 

Irudia berritu eta ordutegiak egokitu
Antzerki Topaketen irudiari indarra eman asmoz, Abitaingo iturriaren irudia berreskuratu eta berritu da edizio honetarako. Duela urte askotatik da Soreasuko kultur sormen gunetik metro gutxira dagoen iturri horren irudia antzerki topaketen irudi. Aurtengoan, irudia berritzeaz gain, irudia bera ere ikusgarriagoa egitea da asmoa, erreferentzialtasuna bilatzeko.
Eneritz Albizu kultura batzordeburuak aurtengorako osatutako egitarauaren baitako berrikuntzak aipatu zituen: “Ordutegiak kulturzaleen ohituretara egokitu ditugu”, azpimarratu zuen. Hala, helduen ikuskizunak 21:30ean beharrean, 19:30ean izango dira aurten. Horretaz gain, hainbat eskari aintzat hartuta, umeen ikuskizunak igande arratsaldeetan beharrean larunbat arratsaldeetan izango direla ere aurreratu zuen.


Iaz abian jarritako ostegunetako sortzaile berrien Dinamoko emanaldiak ere bere horretan mantentzea erabaki dute, iazko arrakastaren ondotik.


Egitarau oparoa
Urriaren 29tik azaroaren 20ra kalitate handiko 11 euskal produkzio ikusteko aukera izango da Azpeitian. Baina horietako bi aipatu nahi izan zituen Albizuk: “Euskal Antzerki Topaketetan anzterkiak taularatzeko plaza bat izan ohi da Azpeitikoa. Hala ere, guk kulturgileei eta antzerkigileei bestelako espazio eta baliabideak eskaintzeko konpromisoa dugu. Bide horretan, hainbat antzerki konpainiak egonaldiak egiten dituzte Soreasun urtean zehar, sortzen eta esperimentatzen. Soreasun sortutako bi antzezlan estreinatuko dira topaketen baitan: Bonbom beltz konpainiaren Lanaz eta Xaharretaz eta Horman Poster konpainiaren Antigone edo ezetzaren beharra.

egitaraua

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information