wrapper

Oharrak

Anbulatorio atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du; urteetako herritarren hainbat eskariri erantzunez irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lanak egingo dira bi fasetan. Lehen faseko obrak egiten hasiak dira, eta martxa onean doaz.

Azpeitiko Udalak anbulatorio atzeko zubiaren eta inguruaren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko obrak hasi ditu. Anbulategi ondoan eta autobus geltoki eta hainbat ikastetxetatik gertu dago zubia eta herritar askorentzat ohiko pasabidea da. Hala ere, bertatik pasatzea ez da guztientzako erraza, malda handia duelako. Hori horrela, faseka zubiaren malda malgutzeko proiektua abiatu du Udalak.

Inguruaren uholde arriskua dela eta, Urakek ez du zubian aldaketak egiteko baimentik ematen; beraz, oinarria aldatu gabe, inguruaren urbanizazioa moldatuz, malda leunduko da. Bi fasetan egingo dira obrak, hasi berria den lehen fasean, anbulatorio aldeko zatia berrituko da. Art eraikuntza enpresak egingo ditu eta 97.596€ko inbertsiao egingo da.

Lehen fasea bukatzean bigarren faseari ekingo zaio, eta alde horretako zubiaren lanekin batera Matxinada kalea ibilgailu eta oinezkoen mugikortasuna hobetzeko egokituko da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information