wrapper

Oharrak

Datorren asteartetik aurrera, aldaketak izango dira astearteetako azokan. Martxoan egoera ezarri zenetik segurtasun neurriak bermatzeko neurri desberdinak hartu izan ditu Udalak; besteak beste, Betharrametako jolastokian egin izan da azokaren zati bat. Asteartetik aurrera, plazan eta Olazko Amaren plazan egingo da.

Covid 19ak eragindako alarma egoera ezarri zenetik hainbat aldaketa izan dira astearteetako azokan. Datorren asteartetik aurrera Alde Zaharrean egingo da berriro; Azoka plazan eta inguruan, plazan eta Olazko Amaren Plazan. “Prebentzio neurriak betez, berriro azoka bere ohiko lekura bueltatuko da”, adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Hala, baserritarren azoka, azoka plazan eta inguruan egingo da. Hau da, azoka plaza barruan, eraikinaren estalpean eta atzean izango dira hemendik aurrera postuak. Hala, bestelako postuak plazan eta Olazko Amaren Plazan jarriko dira. “Postuen arteko distantziak mantentzeko eta pilaketarik ez sortzeko neurriak hartu ditugu”, gaineratu du. Bide horretan, arkupetan egon ohi diren postuak izango dira hemendik aurrera Olazko Amaren plazan, hala, nahi duenak azokako jendearekin gurutzatu gabe pasatzeko aukera izango du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information