wrapper

Oharrak

Martxoaren 14an detektatutako fokoa erabat itzalita ez badago ere identifikatu eta estabilizatuta dago. Fokoa detektatu zenetik osasun sailaren eta anbulatorioko arduradunekin koordinatuta ari da neurriak hartzen udala.

Martxoaren 14 eguerdian Alde Zaharrean Covid-19 birusaren foku bat atzeman zen. Udalak eta osasun arduradunek egindako bileraren ostean erabaki zen herrian irekita zeuden udal zerbitzuak ixtea. Ordutik itxita izan dira kiroldegia, igerilekua, liburutegia, ur-txorroak eta turismo bulegoa.

Fokoa detektatu bezain pronto hasi ziren PCR probak egiten Azpeitian; orain artean, 3.500 PCR proba inguru egin dira positiboak atzeman eta birusaren katea eteteko. Azken egunotan, nabarmen egin du positiboen kopuruak behera, eta osasun sailaren arabera, egoera estabizilizatuta dago. Beraz, bihar, abuztuak 27, osteguna irekiko dira berriro azpiegitura guztiak.

“Birusaren katea etetea izan da azken egunotako helburu nagusietarikoa. Bide horretan, neurri zorrotzak hartzea egokitu zaigu, baina herritarron osasuna lehenestea zegokigun”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Erabakiak hartzerakoan, osasun langileen aholkuak “oso garrantzitsuak” izan direla ere azpimarratu nahi izan du: “Osasun Sailaren eta anbulatorioko arduradunen aholkuak ezinbestekoak izan dira guretzat. Eta haien aholkuak aintzat hartuta hartu ditugu erabakiak”, zehaztu du.

 

Kanpoko igerilekuan, hiru txanda

Eusko Jaurlaritzak osasun-larrialdi egoera deklaratu ostean, kanpoko igerilekuko ordutegia egokitu egin behar izan da; gehienez hiru orduz egon baitaiteke gehienez horrelako instalazioetan. Hala, hemendik aurrera, 11:00etatik 14:00etara, 14:15etatik 17:00etara eta 17:15etatik 20:00etara izango dira txandak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information