wrapper

Oharrak

Ia bi aste pasatu dira abuztuaren 14an, Azpeitian kkoronabirusaren foko bat atzeman zenetik. Ordutik, udala eta osasun saila elkarlanean aritu dira foko hori identifikatu, mugatu eta kontrolpean izateko: "Nabarmendu nahi dugu bi erakundeak adostasunez hartu ditugula neurri guztiak, eta anbulatorioko zuzendaritzaren laguntza ere izan dugula", adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Horrela, azken orduetan bi positibo berri zenbatu dira herrian.

Gaur egun, adituen arabera, fokoa kontrolpean dago "egoera honi seriotasunez erantzun zaiolako". Horregatik, eskertu nahi izan ditu alkateak "herritar guztiak, osakidetzako kideak, langileetatik hasi eta goi-kargunetaraino, sailburua barne, oso gainean izan delako egun hauetan. Baita boluntario sareko kideei eta egun hauetan ingurukoak babesteko ahalegina egin duzuen guztiei", zehaztu du.

Halere, birusa "gure artean dagoela, eta prebentzio neurriak berdin-berdin mantendu behar ditugula, gure bizikideen osasuna eta bizitza daudelako jokoan", azpimarratu nahi izan du.

Udala, laguntzeko

Udalak herritarrei laguntzeko lanean jarraitzen du. Udal gizarte zerbitzuak eta boluntario sarea martxan daude, eta hala jarraituko dute egoerak horrela eskatzen duen bitartean: "Gure aldetik, udal instalazioak irekiko ditugu bihar. Barruko zein kanpoko igerilekuak, turismo bulegoa eta liburutegia erabilgarri izango dira. Horretarako, protokoloetan aldaketak egin ditugu, segurtasun osoa bermatu asmoz", gaineratu du.

Bukatzeko, egoera latzenetan ere " erakutsi dugu elkarri laguntzeko gaudela" ikusi dela adierazi du eta  "denon artean" ari garela pixkanaka aurrera egiten.

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information