wrapper

Oharrak

PRC probak egiten jarraitzen dute eta gaur beste 125 proba egin dituzte anbulatorio ondoan egokitutako karpetan; bihar ere egingo dituzte probak, positiboen inguruko pertsonak arakatzen jarraitzen delako.

Osasun Sailak eta Udalak elkarlanean jarraitzen dute duela astebete Alde Zaharrean kokatutako Covid-19 fokua itzaltzeko. Azken orduotan beste bost kasu positibo atzeman dituzte, Osasun Sailak adierazi duenez.

Udala, herritarrei laguntzeko irekita

Hainbat udal zerbitzu itxita badaude ere, Udala eta Gizarte Zerbitzuak irekita eta lanean ari direla gogorarazi du alkateak. Fokua detektatu zenetik, Azpeitiar ugari dago etxean konfinatuta positibo eman duelako edo positibo eman duten pertsonen kontaktu zuzenak direlako, eta beste hainbat etxean sartuta daude adinagatik edo patologia dituztelako. Herritar horiei laguntza eskaintzeko asmoz, martxoan sortutako boluntario sarea berriz jarri da abian. Bi telefono zenbaki dituzte herritarrek eskura: goizez, 08:30etatik 15:00etara Gizarte Zerbitzuetako 943 15 71 92 telefono zenbakira deitu dezakete; eta 15:00etatik aurrera, Udaltzaingoaren 943 15 13 13 telefonora.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information