wrapper

Oharrak

Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945) izango da literatur lehiaketako gaia. Bi maila izango ditu lehiaketak 16 eta 30 urte artekoen artean egingo da lehiaketa bat eta 30 urtetik gorakoen artean beste bat. Lanak entregatzeko epea azaroaren 2an bukatuko da. Nagore Alkorta alkateak azaldu duenez, "lehiaketa honen bidez, azpeitiarrak bere herriko memoria historikoa berreskuratzeko partaide egitea lortu nahi da egindako ikerketetatik abiatuta". 

Gaur, alarma egoera dela eta atzeratutako ekimen baten berri eman dute Aranzadi Zientzia elkarteak eta Udalak. Otsailean sinatu zuten datozen urteetako lanketaren inguruko hitzarmena eta urtengorako prestatu eta pentsatutako ekimenaen berri eman zuten orduan. Azken hilabeteotako egoera dela eta, ordea, aurreikusitako ekintzak atzeratu beharra izan dute: "Hala ere, beste epe batzuetan bada ere, aurtengorako pentsatutako guztia egitea da gure helburua, egoerak uzten duen heinean, egokituta", adierazi du Alkortak.

Gaurkoan, literatur lehiaketa aurkeztu dute. Azpeitian, azken bederatzi urteotan memoriaren inguruko ikerketa lan handia egin dute elkarlanean Azpeitiko Udalak eta Aranzadik, historiari izen abizenak jartzen, eta gertatutakoa ikertzen. Ikerketa horietan datu objetibo asko bildu dira, eta liburuetan jaso dira: "Literatur lehiaketaren bidez, memoriaren dibulgazio lana beste modu batera egitea lortu nahi dugu, historia beste formatu edo erregistro batean herritarrek idaztea bultzatu nahi dugu", zehaztu du. Azpeitiarrak "bere herriko memoria historikoa berreskuratzeko partaide egitea" dela helburua gaineratu du: "Orain artean ateratako lau argitalpenetan hamarnaka istorio, mikroistorio eta biografia daude, 1936tik gaur egun arte giza eskubideen urraketak jasan zituzten, eta jasaten dituzten, hainbat pertsonenak". Hortik abiatuta, 2020 urterako literatura-lehiaketaren gai nagusirako gai bat aukeratu dute: Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945).

Javi Buces Aranzadiko historialariak adierazi duenez, historia horiek ikerketa-kasu gisa tratatu dira, "modu hotz samarrean". Orain, beste pauso bat eman da: "Azpeitiarrok idatzi behar duzue historia beste formatu batzuetan, beste erregistro batzuetan eta herrritarrak memoria historikoa berreskuratzeko parte aktiboa izatea lortu nahi dugu". 


Historialarien lana "herritarren laguntzarik gabe" ez dutela ulertzen azaldu du eta lan horretan parte hartzen jarraitzera animatu ditu; "memoria berreskuratzeko, gertatutakoa ezagutzeko eta diktadurako biktimei ordaina emateko lan honetan".

Literatur lehiaketa

Gaia: Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945)
Bii lan nagusi erabili  daitezke erreferentzia gisa: “Azpeitia 1936-1945 eta Eusko Gudarostea liburuak. Lanak kontakizun edo eleberri labur bat izan behar du (prosa edo komikia), eta10 eta 25 orrialde arteko luzera izan beharko du. Kontakizuna aipatutako liburuetan jasotako gertakizun batean edo gehiagotan oinarritua egon daiteke, baita pertsona bat edo gehiagotan ere; fikziozko lan bat izan daiteke, beti ere proposatutako gaiari badagokio.

Bi mailako lehiaketa

Lehena, 16 eta 30 urte arteko pertsonentzat (biak barne, baita 2020an 16 urte beteko dituztenak ere), eta bigarrena, 30 urtetik gorakoentzat (1995etik atzera jaiotakoentzat).
Lana euskaraz idatzi beharko da.


Maila bakoitzaren irabazlearentzat saria
Maila bakoitzeko idazlan irabazlearen egileak 250 euroko saria jasoko du. Lan irabazleak liburu batean argitaratuko dira urtea bukatzerako.

Lana entregatzeko epea eta modua

Lana entregatzeko azken epea azaroaren 2a izango da, eta nahitaez formatu digitalean eta paperean (3 kopia) eman beharko da. Posta arruntez bidali ahal izango da Aranzadi Zientzia Elkartera, edo zuzenean entregatu Aranzadi Zientzia Elkartean edo Azpeitiko udaletxean.

Aranzadi Zientzia Elkartea: Zorroagagaina, 11; 20013, Donostia (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.)

Azpeitiko Udala: Plaza Nagusia, 5; 20730 Azpeitia.

Lehiaketaren oinarriak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information