wrapper

Oharrak

Duela hainbat urtetatik Xaguxatarren parkea du Azpeitiak eta parkean haurrek hasitako abentura luzatzeko asmoz, Xaguxatarren ibilbidea osatu du Udalak. Familian herria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen die haurrei eta bisitariei.

Azpeitiko Udalak, gizakiak ingurugiroa nola aldatzen eta moldatzen duen azaltzeko asmoz eta herriko natur baliabideak balioan jarriz, Azpeitia ezagutzeko eta bizitzeko proposamen berria garatu du: Xaguxatarren ibilbidea. Ibilbidia haurrekin egiteko aproposa da, izan ere, hainbat proba ere proposatzen dira ibilbidean zehar gauzatzeko.

Urte osoan zehar bisitari ugari joan ohi dira Ekoetxera eta Xaguxatarren parkera, ingurugiroak eta naturak erakarrita. Herritarrei zein bisitariei naturaz gozatzeko aukera eskaini nahi zaie, batez ere, familian gozatzeko: “Herritarrentzako zein bisitan datozenentzat proposatzen dugu familian egiteko ibilbide hau. Bisitariak ere Azpeitia modu jasangarri batean ezagutzea nahi dugu, eta dugun natur aberastasuna bizitzea eskaini nahi diegu”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak.

Auri Xaguxatarra da ibilbideko protagonista. Abenturaz betetako Xaguxatarren parkea txiki geratu zaio, eta herria ezagutu eta biziko dute parte hartzaileek hari segika. 6,5 kilometroko ibilbidea da, bi ordutan egiteko modukoa eta tartean sei geldialdi proposatzen dira. Adin eta sasoi guztietako pertsonentzat modukoa da eta 190 metro gora eta behera besterik ez dira egiten. Ibilbide nagusiaz gain, herriko historia eta ondarea ezagutzeko ibilbidearen luzapen gehigarria ere proposatzen da, nahi duenarentzat.

“Azpeitia eta dugun paraje zoragarri hau, ditugun natur baliabideak familian bizitzeko aukera eskaintzea nahi dugu ibilbide honekin. Bisitari asko etorri ohi dira Ekoetxea eta Xaguxatarren parkea ezagutzera, tartean, ikastetxeetako ibilaldiak eta baita asteburuetan familiak ere. Horiei gizakiak nola moldatu duen ingurugiroa eta ditugun natur baliabideak ezagutzeko aukera eskaini nahi izan diegu ibilbide honekin”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak.

6 geldialdiko ibilaldi interesgarria
Ekoetxean bertan hasten da ibilbidea. Lehen geldialdia Loiolan proposatzen da, bertako berdegunea eta zuhaitzak ezagutzeko. Handik Izarraizko Atea parkera doa, geldialdi horretan herriguneko beste berdegune garrantzitsuaz eta bertako baratzetaz gozatzeko aukera eskaintzen da. Uda garaian gainera, bertako potzu eta ur-txorroetan gozatzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Hirugarren geldiunera Izarraitzen magaletik joango dira ibiltariak. Izarraizko Atetik, Olatz aldetik, Otzakara arte izango da hurrengo zatia. Horren ostean, Izarraitz gurutzatuz inguruko baserriak ezagutzeko aukera izango da hurrengo geldialdian. Herria aldez alde mendi magaletik gurutzatu ostean, Urola ibaiaren ertzera, Perez Arregi plazaora, jaisten da ibilbidea. Bukatzeko, Urola ibaia jarraituz herria aldez alde gurutzatu beharko da, tartean, azoka plazan geldituta.

Ibilbidea luzatu nahi dutenentzat Amuko Zubia, Igarako errota eta Urolako trena ezagutzeko beste hiru ibilbidearen luzapen gehigarri proposatzen zaizkie.

Ezagutu ibilbidea online

Ibilbidean haurrekin egiteko prestatuta dago, eta jolas bat egitea proposatzen zaie. Hala, Ekoetxean, Loiolako turismo bulegoan eta Azpeitiko Turismo bulegoan (Basazabalen) jokua egiteko eskuorria eskuratu dezakete nahi dutenek. Bertan, geldialdi bakoitzean proba bat proposatzen zaie eta gaindituz gero, Azpeitiko altxorra zein den asmatuko dute.

Hiru leku horietan eskuratu daitekeen eskuorriaz gain Azpeitiko Udaleko webgunean atal berezitu bat ere badu ibilbideak, eta bertan xehetasun guztiak aurkitu daitezke, baita ere ibilbideko planoa ere.
Bestalde, Wikiloc-en ere ibilbidean track-a zintzilikatuta dago.

 

Ekoetxea berriro abian

Martxotik itxita izan da bisitarientzat Ekoetxea, baina uztaila hastearekin bat, prebentzio neurri guztiak hartuta berriro abian da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information