wrapper

Oharrak

Esklabetako eraikinean, gazteen emantzipaziorako 48 etxebizitza egiteko hitzarmena sinatu zuten 2018an. Nagore Alkorta alkateak “proiektu inportantea” dela eta sei milioiko “inbertsioa lortzea garrantzitsua” izan dela gaineratu du. Azpeitian azken urteotan herritarren etxebizitza beharrei erantzuteko abian jarritako politiketan “beste pauso bat” dela gaineratu du.

Atzoko Gobernu kontseiluan pauso garrantzitsu bat eman zen Esklabetako eraikinean egingo diren alokairurako 48 etxebizitzak gauzatzeko prozesuan. Ingurmen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Azpeitiko Esklabetako eta Bilbo eta Gasteizko beste bi proiektu gauzatzeko inbertsioak onartu zituen. Hala, dagoeneko proiektua gauzatzeko dirua jarri du Eusko Jaurlaritzak. Esklabetako proiektua gauzatzeko 6.472.859 euroko onartu zuen, hain zuzen.

“Denbora askoko lana izan da Esklabetan etxebizitzak egiteko proiektu hau, azken hilabeteotan bereziki indar berezia jarri dugu proiektu hau bideratzeko eta guretzat garrantzitsua izan da sei milioiko inbertsioa lortzea”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Behin dirua bideratu dutela ikusita “proiektua abian” dela azpimarratu du: “Proiektu izatetik exekuzio fasera pasatu da jada, eta epe motzean lizitazioa egingo dutela adierazi digute”, gaineratu du. Alkatea gustura agertu da proiketu hori udalak abian duen etxebizitza politika indartzera batzen delako: “Herritarren etxebizitza beharrari erantzuteko eta babes publikoko etxebizitzan eskaintza zabalduko du”.

Adostutako egutegiaren arabera, Eusko Jaurlaritzak epe motzean egingo du lizitazioa eta urte honen bukaeran edo hurrengoaren hasieran hasiko ditu obrak.

Azpeitiko Udalak 2018an sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin Esklabetako eraikinean alokairu sozialeko 48 etxebizitza eraikitzea. Apartamendu txikiak izango dira eta batez ere gazteen emantzipazioa errazteko eta beste hainbat kolektiboren premiei erantzuteko bideratuko dira. Guneak 7.951 metro koadro ditu, eta etxebizitzak egiteaz gain, ingurua ere urbanizatuko dute.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information