wrapper

Oharrak

Atzo ekainak 18, 19:00etan hasita Esklabak Iturzulo eremuko bigarren faseko 67 etxebizitza esleitzeko zozketa egin zuen Azpeitiko Udalak. COVID-19a dela-eta prozedura etenda izan da, eta Nagore Alkorta Alkateak bere hitzartzean azaldu zuen bezala, ahal izan bezain pronto prozedura berriro martxan jarri eta zozketa egin du Udalak.

Zozketa hasi aurretik, Nagore Alkorta alkateak herritarren etxebizitza beharrari ernatzuten jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen: “Konpromisoaz gain, gure esfortzua ere azpeitiarren etxebizitza beharrari erantzuteko jarriko dugu; adineko zein gazteentzako etxebizitzak eskaintzeko”. Atzoko zozketarekin ezer ez dela bukatzen eta asetu gabeko beharrei erantzuten segituko duela udalak gaineratu duen: “Gure helburua babestutako etxebizitzen eskaintza iraunkorra egitea da”. Bide horretan, Esklabak barruan alokairu sozialeko 48 etxebizitza ere egingo direla gogoratu zuen.

Atzoko zozketaren ostean, gaur argitaratu dira babes ofizialeko eta etxebizitza tasatuetako behin-behineko emaitzak. Babes ofizialeko zozketan etxebizitza egokitu zitzaienei gaurtik astelehenera bitartean iritsiko zaie jakinarazpena; tasatuetakoei datorren astean. Etxebizitzen aukeraketetarako egunei dagokionez, ekainaren 29an eta uztailaren 2an egingo dira babes ofizialekoenak eta uztailaren 6 eta 9an tasatuetakoenak. Aukeraketa egun horien ostean esleitu gabe etxebizitzaren bat geldituko balitz itxaron zerrendakoei jakinaraziko zaie eta uztailaren 6 eta 9an izango dira babes ofizialekoen hurrengo aukeraketak. Uztailaren 16, 23 eta 29an izango dira, berriz, etxebizitza tasatuenak.

Behin etxebizitza guztiak esleituta, etxebizitzen obraren lehiaketa publikoa jarriko du abian, eta datorren urtearen hasierarako obrak hasita izatea da Udalaren aurreikuspena.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information