wrapper

Oharrak

Zozketa Soreasu antzokian egingo da 19:00etan hasita. Antzokira sarrea mugatua izango da, 250 lagun, aforoaren %50a, prebentzio neurri guztiak hartzeko helburuarekin, eta pilaketarik ez egiteko aurrez izena eman beharko da eta zozketa egingo da izena ematen dutenen artean. Udalak bere webgunean zuzenean ere eskainiko du zuzenean zozketa. Onartuei zozketa zenbakiekin gutunak gaurtik aurrera iritsiko zaizkie. 


Azpeitiko Udalak babestutako 67etxebizitza zozkatuko ditu; 39 babes ofizialeko etxebizitza eta erregimen bereziko 28 etxebizitza tasatu zozkatuko ditu datorren ekainaren 18an, 19:00etatik aurrera Soreasuko antzokian. Esklabak Iturzulo eremuko bigarren faseko etxebizitzak izango dira hain zuzen. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak ere argitaratu dira eta guztira, 254 lagunek hartuko dute parte zozketetan.

Azpeitiko Udalak iazko urtearen bukaeran jarri zuen Esklabak Iturzulo eremuko bigarren faseko etxebizitzak esleitzeko prozedura abian. Udalaren asmoa, apirilaren hasieran zozketa egitea bazen ere COVID19ak eragindako alarma egoerak bete-betean jo zuen, eta prozedura administratiboak etenda izan dira ekainaren hasierara arte: “Prozedurak abian jartzearekin bat, epe administratibo guztiak errespetatuz, zozketa ahalik eta azkarren egitea izan da asmoa. Badakigu herritar ugari zain dagoela, eta herritar asko eta askorentzat gai garrantzitsua dela, horregatik ez dugu prozedura luzatzerik nahi”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak.


“Herritarren etxebizitzen behar errealetik abiatuta eskaintza desberdinak egiten ari da Udala azken urteotan. Bigarren zozketa hau beste pauso bat da bide horretan. Azpeitiarrek herrian bizitzeko aukera izateko ari gara lanean”, gaineratu du.


Zozketa aurrez aurre ikusteko izen ematea


COVID-19aren hedapena ekiditeko prebentzio neurri guztiak hartuko dira Soreasun egingo den zozketan. Ondorioz, Soreasu antzokian, bertatik bertara zozketa jarraitzeko aukera, gehienez, 250 lagunek izango dute. Zozketa bertatik bertara ikusi nahi dutenek azpeitia.eus-en izena emateko aukera izango dute, ekainaren 15era arte (12:00etan itxiko da izen ematea).


Hala ere, herritar gehiagok ere zozketa jarraitzeko aukera izan dezaten, Azpeitiko Udalaren webgunean, www.azpeitia.eus -en zuzenean eskainiko da.


Zozketako prozedura

Zozketa egunean, lehenengo Esklabak Iturzulo eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egingo da; horretarako zenbakiak ontzian sartuko dira eta ondoren 39 etxebizitza esleitzeko adina zenbaki aterako dira. Hurrengo zozketa Esklabak Iturzulo eremuko erregimen bereziko etxebizitza tasatuena izango da; eta horretarako zenbakiak ontzian sartuko dira eta ondoren 28 etxebizitza esleitzeko adina zenbaki aterako dira.

Azkena ateratzen den zenbakiak itxaron zerrenda egiteko balioko du. Horrela azken zenbakiaren hurrengoa itxaron zerrendako lehenengoa izango da zerrenda guztietan.


Lehen fasea, abian


Azpeitiko Udalak etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, azken urteotan babestutako mota desberdinetako etxebizitzen inguruko plana darama aurrera. Herriko eremu desberdinetan, alokairu, babes ofizialeko,tasatutako eta lokairurako etxebizitzen eskaintza zabala biltzen du planak. Planaren lehen fasea exekuzioan dago eta dagoeneko hasita dira Esklabak Iturzulo eremuko etxebizitzak eraikitzen; Done Jakue kaleko obrak lehiaketa publikoan dira eta Bustinzuriko Errebalekoak era laster izango dira.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information