wrapper

Oharrak

Hezkuntza eragileekin elkarlanean udalekurik ez antolatzea erabaki du Udalak. Familiei zuzenduta, ordea, 0-14 urte bitarteko haurren eta menpekotasunen bat duten pertsonen zaintzarako kontratazioak diru lagunduko ditu. Familiei kontziliaziorako baliabideak eskaintzeaz gain, zaintza lanak balioan jarriz eta herritarren kontratazioa bultzatuz ekonomia sustatzea ere bada helburua.

Sustapen sozial eta ekonomikorako aurkeztutako Plan Integralaren baitan, eta COVID-19ak herritarren artean eragindako arazoei irtenbidea eman asmoz, haur zein menpekotasuna duten pertsonen zaintza lanetarako kontratazioak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia jarri du abian Udalak. Datozen egunotan argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hurrengo egunetik urriaren 30a arte izango da eskaerak aurkezteko epea.

Alarma egoera ezarri zenetik zaintza lanen inguruko kezka izan du Azpeitiko Udalak. Hezkuntza zein adinekoen zentroen itxiera zela eta familiei baliabideak eskaini asmoz, martxoan argitaratutako urgentziazko laguntzen baitan zaintzara bideratu zuen diru-laguntza lerroetako bat. Orain kontratazioak laguntzeko beste diru-laguntza lerro bat abian jartzea erabaki du. Laguntza honen bidez, Eusko Jaurlaritzak lan eszedentzia edo lanaldi murrizketetarako laguntza osatu nahi izan du Udalak.

Udalekuak bertan behera
Azpeitiko Udalak atzo hezkuntza eragileekin bilera egin zuen, momentuko egoeraren inguruko azterketa egin eta aurrera begirako urratsak adosteko. Bilera horren baitan erabaki zen aurtengo udan udaleku irekirik ez egitea. Izan ere, gaur egun bete beharreko prebentzio neurrien baitan ezinezkoa izango litzateke udalekuetan haurren behar sozial eta afektiboak asetzea; beraz, bertan behera uztea erabaki dute. Gainera, familien zaintzarako zailtasunei erantzuteko laguntzak eskainiko dira.

Kontziliazioa eta sustapen ekonomikoa helburu
Zaintzara bideratutako baliabide horiek, bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, familien kontziliaziorako bidea izatea dute helburu. Hala, pertsonen kontratazioa bultzatu nahi da: “Horrelako egoera nahasi eta zail batean, familiei baliabideak eskaini nahi dizkiegu kontziliaziorako. Jakitun gara zaintza lanak emakume zein aiton-amonen esku geratzen direla sarri. Pandemia egoera honetan aiton-amonak babestea ere bada helburua, eta zaintza laguntzen bitartez hori ere bilatzen dugu”, adierazi du Nagore Alkorta alkateak. Horretaz gain, ordea, zaintza lanak balioan jarri eta kontratazioak bultzatzea da helburua: “Zaintza lanetan kontratuarekin eta baldintza duinetan aritzea bultzatu nahi dugu. Zaintza lanak sustapen ekonomikoaren baitan kokatzeak sektore ekonomiko honi aitortza bat egitea ere bada. Egiten den lan guztia errekonozitzeko urrats bat eman nahi dugu”, gaineratu du.

Zaintzaileen lan poltsa
Zaintzailea behar duten familien eta zaintzaile lana egiteko prest diren herritarren arteko harremana errazteko helburuarekin, Azpeitiko Udalak zaintzaile lanerako prest diren herritarren lan poltsa osatuko du.

Lan poltsan izena eman nahi duten herritarrek ekainaren 12ra arte (12:00ak arte) izango dute beren Curriculuma Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali edo Gazte Informazio Bulegora eramateko (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara); ezinbestekoa izango da 16 urte baino gehiago izan eta euskaraz jakitea. Azpeitian erroldatutako pertsonak lehenetsiko dira. Data horretatik aurrera izena ematen duten pertsonak ere lan poltsan sartuko dira, baina bukaeran.

Ekainaren 15etik aurrera, familiek Gazte Informazio Bulegoarekin harremanetan jartzen hasteko aukera izango dute, zaintzaileen lan poltsaren bidez kontratazioak bideratzeko. Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiagorako Gazte Informazio Bulegora jo dezakete, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postara idatziz edo 943 15 71 60 telefono zenbakira deituz.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information