wrapper

Eremu honetan arreta berezia eskaini beharko diogu Lanbidek aurreikusten dituen laguntzei.
Une honetan ez dago langabezian dauden pertsinen kontrataziorako laguntza orokorrik.

Kontrataziorako laguntzak kolektibo berezi batzuei daude bideratuta:

  • *Langabezian dauden GAZTEEI zuzendutako LEHEN AUKERA 2020 Programa
  • *Bere garaian atzerrira joan zirenak bueltatu eta hemen kontratatzeko laguntzak
  • * Eta hobariak.
  • * ESKUALDEKO ENPLEGU PLANEAN aurreikusitakoak (Udala urtero kudeatzen ditu eskualdeko eskaera guztiak, 6 hilabeteko eta lanaldi osoko kontratu bakoitza 12.500€z finantzatzen da)

Planaren aurkezpenean adierazi bezala batez ere epe ertainera begira – ERTEak gehienez ere ekainaren 30era arte luzatuko dira, langabezia tasaren igoera…-hartu beharko diren neurriek – besteak beste langabetuen kontratazioaren sustapena, herriko gremioak nahiz beste arloak bizirik mantentzeko ekimenak..-egoeraren DIAGNOSTIKO bat egitea eskatzen dute. Eta orain aurkezten dugun Plan hau izango dugu ekimen ezberdin horien markoa eta sostengua.

COVID-19ak krisi larri baten aurrean jarri gaitu, krisi humanitarioa, soziosanitarioa eta ekonomikoa. Egunerokoan sortu dituen kalteak azkarrago ikus badaitezke ere, datozen aste eta hilabeteetako bilakaerak erakutsiko digute beste eremuetan sortutako eragin edota marrazki errealago bat. ERTEEN bilakaera, langabezia tasaren gorakada gordina eta genero, adin nahiz sektorezkakoa aztertu beharko da eremu honetan eraginkorrak izango diren neurriak hartzeko. Agerian da langabetuen kopurua handituko dela eta gure asmoa da kolektibo hori berriro ere lan munduan txertatzeko eta noski beraien lan-baldintza duinak bermatzeko saiakera egitea. Beti ere eremu honetan eskumena duten gainontzeko erakundeekin bat eta hurbiltasun printzipioa oinarri izanik.

 

Guzti hau oinarrian izanik KONTRATAZIO BERRIAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK bideratuko dira. Modalitate ezberdinetan gauzaturikoak:

• LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONEN KONTRATAZIOA
• KONTRATU TENPORALA AMAITU ETA KONTRATUA LUZATZEA
• ALDI BATERAKO KONTRATUA INDEFINIDOA BIHURTZEA

 

AURREKONTUA: 75.000,00€