wrapper

Ekonomia sustatzeko laguntzek xede nagusitzat berpizte ekonomikoa izan dute, enpleguaren sorrera sustatuz, eta aldi berean, udalerriko enpresen lehiakortasuna sendotuz.Programa honen bidez, empresa berriak merkaturatzea eta lehendik daudenak sendotzea bermatuko duten ekintza-ildoak ezartzen dira, tokiko enplegua sortu eta mantentzea eta genero-berdintasuna nahiz garapen jasangarriarekin lerrokatutako ekonomia bultzatuko duten neurriak martxan jartzea helburu dutenak.


Hori oinarrian izanik eta supertze ekonomikoa ardatz hartuta Azpeitiko Udalak, LANBIDE eta gainontzeko erakundeek har ditzaketen neurrien kalterik gabe, eta bere eskumenen baitan, tokiko ekonomia sustatzearen aldeko apostu sendoa egingo du, enpleguaren sorkuntza ekarriko duten ekimen eta jarduerak herriaren onurakoak eta giza interesekoak aitortuz.


Aurrekontua: 500.000€

 


LAGUNTZA LERROAK 

 

Merkataritza arloan eta lehen sektorean enplegua eta ekonomia sustatzera bideratutako laguntzak

 

Industri proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapena finantzatzera bideratutako laguntzak

 

Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko dirulaguntza