wrapper

Oharrak

Atzo banatu ziren 65 urtetik gorakoen artean lehen maskarillak. Lehen egunean, 65 urtetik gorako herritarren gehiengoak jaso zuen maskarilla; 2.000tik gora banatu ziren. Hori ikusita, gaurtik aurrera herritar guztiek jaso ahal izango dute, bakoitzari dagokion postuan.

Atzo 18:30etarako herritar ugari ziren banaketa postuen aurrean beren maskarilla eskuratzeko zain. Azpeitiko Udalak boluntarioekin elkarlanean jarritako 14 postuetatik herritar asko pasatu ziren atzo beren maskarilla eskuratzera: “Aurreikusita genuen jende ugari joango zela postuetara lehen egunean, baina atzokoan, adineko ia gehienak jaso zuten beren maskarilla”, adierazi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak. Pozik agertu da herritarrek erakutsitako ardurarekin, eta jende pilaketarik eta inongo arazorik gabe joan zela azpimarratu du: “Adinekoak eta boluntarioak eskertu nahi ditugu, banaketa guztiek arduraz jokatu zutelako. Banaketa modu ordenatuean eta prebentzio neurri guztiak beteta egin zelako”.

Atzokoan banatu ziren maskarilla kopurua ikusita, gaurtik aurrera herritar guztien artean banaketa hastea erabaki du Udalak: “Jendea galdezka ari zaigu, eta banaketa herritar guztien artean zabaltzea erabaki dugu”, gaineratu du. Beraz, gaur eta bihar eta datorren astean herritar guztiek eskuratu ahal izango dute.

Auzo bakoitzeko bizilagunek postu zehatz batetara joan beharko dute beren maskarilla jasotzera. Adinekoentzako eginiko banaketa postu eta auzoen banaketa berbera mantenduko da.

Haurrentzat ere maskarillak

Helduentzako maskarillez gain, haurrentzako maskarillak ere erosi ditu Udalak. 0-12 urtekoentzako maskarillak dira hain zuzen; helduenak baino txikiagoak dira. Horiek ere eskuragai izango dira postuetan gaurtik aurrera.

Maskarillak erabiltzeko gomendioa
COVID-19aren pandemiaren asterik gogorrenak pasatu ostean, herritarrak hasi dira kalera irteten pixkanaka-pixkanaka. Itxialditik irteteko fase honetan, maskarilla erabiltzea gomendatzen du Osasun Sailak orokorrean; eta garraio publikoan derrigorrezkoa izango da erabilera. Gomendio eta betebehar horiei erantzun asmoz, Azpeitiko Udalak herritarren artean maskarillak banatzea erabaki du; norbera eta komunitatea zaintzeko bidea baita babes neurri hori hartzea.
Herritarrek jaso dezaketena maskarilla higienikoa da; norbera babesteaz gain besteak kutxatzea ere ekiditen du.

Maskarillen inguruko xehetasunak
Maskarilla higieniko berrerabilgarria da jaso duzuna, hau da, erabilera askokoa. Bere propietate guztiak mantentzeko ezinbestekoa da ondorengo jarraibideak segitzea.

  • Lixiba, kloro eta edozein detergenterekin garbi daiteke
  • 60-90 gradu bitarteko tenperaturarekin garbitzea aholkatzen da
  • Lehorgailua erabili behar baduzu 40 gradutara 15-20 baino minutu baino gehiagoan ez sartu
  • Ez plantxatu

Nola erabili
1. Maskarilla jantzi aurretik garbitu ongi eskuak gel desinfektatzailearekin edo xaboiarekin eta urarekin.
2. Sudurra eta ahoa tapatu maskarillarekin eta ziurtatu maskararen eta zure aurpegiaren artean ez dagoela zirrikiturik.
3. Ez ukitu maskarilla ahal dela. Ukitzen baduzu, garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin edo gel desinfektatzailearekin.
4. Maskarilla hezetzen edo bustitzen dela sentitzean, aldatu ahalik eta azkarren.
5. Maskarilla kentzerakoan, atzetik aurrera kendu. Hau da, belarrietako gomatik kendu eta ez ukitu tela. Kentzean, ontzi itxi batera bota segituan ez baduzu garbitu behar eta garbitu eskuak ondo, ondoren.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information