wrapper

Oharrak

14 postu jarriko dira herri osoan maskarillak banatzeko. Karreretan jarri dira auzo bakoitzeko bizilagunek zein postutan eskuratu ahal izango duten maskarilla.Jende pilaketak ekiditeko deia egin die Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak: “Hiru egun dituzte 65 urtetik gorakoek maskarilla jasotzeko eta lasaitasuna eskatu nahi diegu. Jende asko dagoela ikusiz gero, beranduago edo hurrengo egunean joatea gomendatzen diegu”.

Datorren asteazkenetik ostiralera bitartean hasiko da herritarren artean erabilera askotako maskarillak banatzen Azpeitiko Udala. Asteazken, ostegun eta ostiralean (maiatzak 13,14 eta 15ean) 65 urtetik gorako adinekoek eskuratu ahal izango dituzte. Auzoz auzo jarriko dira postuak 18:30etik 20:30era bitartean; guztira 14 postu jarriko dira herriko puntu desberdinetan. Herritarrak beraien bizilekutik ahalik eta gutxien mugitzeko helburuarekin, bakoitzak bere ohiko bizilekutik (enpadronatutakotik) gertueneko postura joan beharko du. Herriko karreretan bandoak jartzen ari dira auzo bakoitzeko bizilagunek zein postutara joan beharko duten jakiteko.

Azpeitiko Udalak 15.000 maskarilla erosi ditu herritar bakoitzari bat banatzeko. Maskarillak pixkanaka ari dira iristen, eta astez aste banatuko ditu. Aste honetan 65 urtetik gorakoen txanda izango da, herritar talde zaurgarriena delako COVID-19aren pandemiaren aurrean. Itxialditik irteteko fase honetan, maskarilla erabiltzea gomendatzen du Osasun Sailak orokorrean; eta garraio publikoan derrigorrezkoa izango da erabilera. Gomendio eta betebehar horiei erantzun asmoz, Azpeitiko Udalak herritarren artean maskarillak banatzea erabaki du; norbera eta komunitatea zaintzeko bidea baita babes neurri hori hartzea.

Herritar bakoitzak maskarilla berrerabilgarri bat jasotzeko adina eskuratuko ditu Udalak, eta Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak lasaitasuna eskatu die herritarrei: “Jendea hasi zaigu galdezka, eta lasaitasuna eskatu nahi diegu herritarrei. Guztientzako iritsiko dira, eta jende multzokatzeak ekiditeko eskatu nahi diegu herritarrei. Ilada luzea badago postuan, beranduago edo hurrengo egunean joateko eskatu nahi diegu, maskarilak izango direlako guztientzat”, zehaztu du

 

Postuak eta zein auzotakoek jasoko ditzaketen

Euskal Herria, Karmelo Etxegarai ikastola ondoa: Euskalerria auzoko bizilagunak.
Baigera II ondoa: Salbe 21-40 arteko karreretako bizilagunak.
Joxe Antonio Agirre Plaza: Salbe (1-20 artekoak), Joxe Antonio Agirre eta Urbitarteko bizilagunak.
Barrenetxeko parke berdea: Barrenetxe, Arria eta Oñatzeko bizilagunak.
Loiolabideko plazatxoa: Loiolabide eta Iñaki Azpiazuko bizilagunak.
Urrustillako plaza: Urrestilla, Nuarbe, Aratz-erreka eta Matxinbentako bizilagunak.
Parkea: Arana, Aranagoikoa eta Etxealaiko bizilagunak.
Betharram, Iraurgi ikastetxeko jolastokia: Pablo VI, Perdillegi, Artzubia eta 1766ko Matxinada kaleko bizilagunak.
Balentina Agirre plaza: Jose Artetxe, Ildefonso Gurrutxaga, Foru Pasealekua, San Martin Estrata eta Ibaieder kaleko bizilagunak.
Garmendi gaineko jola parke ondoa: Agirre auzoa, Garmendi eta Garate anaiako bizilagunak.
Olazko Amaren Plaza: Errebala, Goiko kale, Olazko Amaren Plaza eta Santutxo bizilagunak.
Plaza Txikia: Enparankalea, Elizkalea, Erdikalea, Plaza Txikia eta Perez Arregiko bizilagunak.
Plaza: Donejakue, Txaribarko errebala, Plaza, Landeta, Elosiaga, Izarraitz auzoa eta Loiolako bizilagunak.
Julian Elorza: Joan XXIII, Iberotarren plaza, Julian Elorza, Soreasu, Damaso, Madalena, Odria eta Enparangaingo bizilagunak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information