wrapper

Oharrak

Astelehenean egin zen Janari Bankuaren banaketa gehigarria udal brigadaren bidez. 90 familiak jaso zituzten oinarrizko elikagaiak; horietatik 36 familiak lehen aldiz. Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuaren hitzetan “egoera zaila pasatzen ari diren herritarrak babesteko” lanean jarraitzen du udalak.

 

COVID-19ak herritarrengan eta, batez ere, familia zaurgarrienen artean eragindako kalte ekonomikoak aintzat hartuta, udalak Janari Bankuarekin elkarlanean, apirilean, banaketa gehigarria egitea adostu zuen. Deialdi berezi horretan oinarrizko elikagaiak jasotzeko 90 familiak eman zuten izena. Horietatik 36 berriak izan dira.

Janari Bankuak bi hilean behin banatzen ditu, herriko boluntario talde baten bidez, oinarrizko elikagaiak, eta martxoan egin zen aurreko banaketa. Konfinamenduaren ondorioz, ordea, etxean jaki gehiago kontsumitzen dira eta etxe askotan diru sarrerak murrizteak familien egoera okertzea ekarri du, egoera honetan premia berriei erantzuteko hartutako neurrietako bat izan da elikagaien banaketa gehigarria egitea. Atzo bertan egin zen banaketa, udal brigadaren bidez. Datorren banaketa, maiatzaren erdian egingo da; bitartean, herriko familien artean beharrak detektatzen badira unean erantzuna ematen saiatuko da udala.

Udala herriko elkarte eta eragile desberdinekin elkarlanean ari da sortzen diren behar eta gabeziei erantzuteko. Kasu honetan, Janari Bankuko bolondresekin elkarlanean eta koordinatuta egin da banaketa. Kasu honetan, banaketa brigadaren bidez egin bada ere, logistikarako ezinbestekoa izan da laguntza: “Benetan eskertzekoa da bolondresek egiten duten lana, eta eskertzekoa da oraingoan ere erakutsi diguten prestutasuna”.

Udalak zerbitzu eta diru-laguntza deialdi desberdinak jarri ditu abian alarma egoerako bost asteetan, eta Janari Bankuarekin egindako banaketa hau hori osatzera etorri da Goenagaren hitzetan: “Epealdi honetan, indar bereziak ari gara jartzen Udalaren bidez pandemiaren eraginez beren egoera ekonomikoa eta ongizatea kaltetu zaizkienei asistentzia eta baliabideak eskaintzeko”.

 

Oinarrizko beharrei erantzuteko laguntza

Oinarrizko elikadura premiez gain, herriko familien oinarizko beharrak arintzeko udal laguntzen deialdia ireki du udalak. Hala, 2020ko ekitaldiko deialdia egokitu egin du alarma egoerak behar berriak sortu dituelako herritarren artean. Alarma egoerak irauten duen bitartean izandako diru-sarrerak izango dira kontuan dirulaguntza ebazterakoan, ikusi delako hainbat herritarren lan-egoera aldatu egin dela martxoaren 15ean alarma egoera ezarri zenetik.


Alokairua ordaintzea; elikagaiak erostea; osasun eta farmazia produktuak eskuratzea; ura, gasa, argindarra eta halako hornikuntzak finantziatzea laguntzen dira besteak beste, laguntza horien bidez.


Laguntza eta zerbitzuen informazioa 943- 15 71 92 telefonora deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi jaso dezakete herritarrek.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information