wrapper

Oharrak

Igandean izango den Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, Udal Gobernuak,gizarteak justizian eta demokrazian aurrera egin dezan, beharrezko printzipio eta aldarrikapen feministak egitura eta politika instituzionaletan txertatzeko konpromisoa azpimarratu nahi izan du. Era berean, martxoaren 8rako antolatutako mobilizazioekin bat egin du eta herritarrak ere animatu ditu parte hartzera. 

Urtetan mobilizazio ugari eta bi greba feminista izan ondoren, kaleetako aldarria argia erabatekoa dela eta gizarteak justizian eta demokrazian aurrera egin dezan, beharrezkoa dela printzipio eta aldarrikapen feministak egitura eta politika instituzionaletan txertatzea azpimarratu nahi izan du: "Beharrezkoa da, behingoz, emakume guztien indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea lehentasun politiko izatea. Beharrezkoa da instituzioek interpelazio hori gure gain hartzea, eta, gure ordezkaritzari erantzunez, herrialde honetako herritar guztiak —guzti-guztiak, salbuespenik gabe— hobeto bizi daitezen gure esku dagoen guztia egitea".

Aspaldi ulertu zuen herriaren aldarria: "Ez digute eskatzen adierazpen eta argazki gehiago egiten ditugun bitartean eraldaketarik gabeko politikak egitea. Eskatzen digutena da, guztionak diren baliabideak erabiltzeko emakume eta gizonen artean dauden sakoneko desberdintasun egoerei aurre egiteko".

Konpromisoak eskatzen dizkiete herritarrengandik gertueneko instituzioa diren aldetik, baliabideak jarri ditzatzen, inor atzean utzi gabe, lan-errealitatearen, arrazaren, sexu-desiraren orientazioaren, administrazio-egoeraren, adinaren eta beste edozein arrazoiren arabera sistemak ezartzen dituen diskriminazio eta zapalkuntza ugariei erantzunez. Premiazko egoera horren aurrean, "erabateko konpromisoa" dutela herriko pertsonekin, berdintasunaren eta justiziaren alde.

Euskal herritar guztien erabakiak errespetatuko dituen esparru politiko eta instituzional bat eskatzeko eta eraikitzeko lanean jarraitzen duten bitartean, "subiranotasun feminista noranzko ugariko bide baten antzera agertzen da, emakume guztien askatasunak berreskuratzeko eta eskubideak zabaltzeko prozesu baten antzera, non egunero-egunero definituko eta gauzatuko dugun gure burua gobernatzeko zer egin nahi dugun eta gure herrialdearentzat zer bizi-baldintza nahi ditugun, guztiontzat, salbuespenik gabe, eta belaunaldi gazteenen etorkizuna hipotekatu gabe. Beharrezkoa da maila instituzional guztietatik lan egitea, koordinatuta eta ikuspegi subiranista zabal batekin, eta lehentasunak identifikatuz politika feministetan aurrerapauso sendoak egiteko, eremu guztietan eskubide eta askatasunak zabaltzearren".

Instituzioetan ere feminismoa egunero defendatzen eta eraikitzen delako, Martxoaren 8an ere Udal Gobernuak politika feministen alde duen konpromisoa berresteko balio behar duela uste du, emakumeen erabakitzeko eskubidea abiapuntua, euren bizitzak zeharka hobetzera zuzentzen diren arlo guztietako politika feministekin, azpimarra berezia jarriz egoera zaurgarriago batean dauden emakume-kolektiboengan.

Horregatik guztiagatik, Azpeitiko Udal Gobernuak honakoa erabaki du:

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorraren bidean, beharrezkoak izango diren baliabide guztiak bermatzea:

  • Urtez urte egin ohi dugu bezala, Parekidetasunera bideratutako aurrekontu partida handitzea.
  • Emakumeen jabetze prozesuak sustatzeko baliabideak indartzea, batik bat, Emakumeen Txokoaren bitartez. Emakume Txokoko zerbitzuak gehitzea.
  • Hezkuntza komunitatearekin batera garatzen den Hezkidetza programa indartzen jarraitzea eta horretarako baliabideak gehitzea.
  • Udalerriko emakumeek egindako ekarpena balorean jartzeko memoria historikoa lantzea.
  • Udaletik sustatzen diren politika publikoetan eta programa desberdinetan genero ikuspegia txertatzeko urratsak ematea.
  • Herriko eragileekin elkarlanean sustatutako proiektuetan berdintasuna txertatzeko baliabideak bermatzea.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information