wrapper

Oharrak

Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko etxebizitza babestuak egiteko prozesuko tramiteak egiten jarraitzen du Udalak eta onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu gaur. Hain juxtu, Esklabak-Iturzulo eremuko babes ofizialeko eta tasatutakoen onartu eta baztertuen zerrendak kontsulta daitezke dagoeneko. Alegazioren bat aurkeztea nahi duenak martxoaren 20a arte du horretrako aukera, udaletxean.


Azpeitiko Udalak etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin abian jarritako politiken bigarren pauso garrantzitsua da Esklabak Iturzulo eremuko bigarren fasea. Aurrez, 2018an lehen fasea jarri zuen martxan, Alde Zaharreko beste bi promoziorekin batera. Bigarren fase honetan, 39 babes ofizialeko eta 28 etxebizitza tasatu eraikiko dira. Behin-behineko zerrenden arabera, babestutako etxebizitzen zerrendan 199 onartu izango dira kupo orokorrekoak zozketarako (eta etxebizitza egokituetarako onartu bat) eta tasatuetan 54. “Bigarren fase honetan ere asko dira babestutako etxebizitza eskuratzeko izena eman duten herritarrak; oraingoan ere, nagusiki gazteak. Horrek erakusten du, batetik etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituzten gazte ugari dagoela, eta bestetik babestutako etxebizitza eskaintza egitea behar beharrezkoa dela azpeitiarrek bere bizi proiektua herrian garatu dezaten”, adierazi du.


Udal gobernuarentzat lehentasunezko gaia herritarren etxebizitza premiari erantzutea eta “horregatik, gure esfortzu eta ahalegin guztiak jartzen ari martxan diren proiektuak aurreikusitako epeetan egoki gauzatu daitezen. Hitz eman bezala zozketa apirilaren lehen egunetan egingo da”, zehaztu du.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information