wrapper

Oharrak

Eguraldia lagun, herritar andanak hartu du gaur Azpeitiko Alde Zaharra. Eguerdiko Artzain-inudeen pasierak bat egin du elegante jantzita irtendako ehundako herritarrekin eta giro ederra izan da eguerdian plazan. Itsasiko artzain-inudeek, ohiturari jarraituz kalejira egin dute, tartean, San Martin Egoitza atarian geldialdia egin dute beren dantza eta kantuekin egoilarrak alaitzeko. Segidan, plazara joan eta han eskaini ditu beraien ikuskizuna. Ikusi eguerdiko argazkiak. 

Datozen ordu eta egunetan ere izango da zer ikusia eta zer gozatua Azpeitian, Karnabalen baitan. Segidan egitaraua.

 

Otsailak 23: Elegante Eguna

16:15ean, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika bandak, zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren Izarraitz Txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale
16:30ean, Sokamuturra
19:00etatik aurrera, Rock Kalean Elektrotxaranga emanaldia herriko kaleetan eta Plazan
19:30etik aurrera, Gau-Erdi txarangen emanaldia kaleetan

Otsaialk 24: Astelehen Karnabala

11.00etan Sokamutur txikia Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak Plaza Nagusian
12:30ean, Herriko erraldoi eta buruhaundiak irekiera emanez, mozorrotutako haurren desfilea, herriko banda gazte, txilibitero eta Musika Eskolako trikitilarien laguntzarekin.
Bukaeran, gaztetxoentzat 'Kantu kolore' taldearekin dantzaldia, eta gozokiak, Plazan
16:15ean, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren Izarraitz Txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale
16:30ean, Sokamuturra
17:00etan, DJON diskofesta eta txokolatada, Azoka Plazan
19:00etan BRINCADEIRA taldea kaleetan zehar
19:30ean Udal Musika Bandaren kalejira
Urolatarrak txarangaren kalejira
Helduen mozorro lehiaketa
23:00etan 'HEMEN GAUDE SU EGAN' taldearekin dantzaldia, Plazako Kioskoan
00:00etan, Los Pasai txarangaren emanaldia
Ondoren, Itsasi taldeko TTUNTTURRoak
00:15ean, Mozorro lehiaketaren sari banaketa

Ostean, PERCULIGHTS taldea kaleetan zehar

Otsailak 25: Astearte Karnabala
2:00ean, Los Pasai txarangaren emanaldia
06:15ean, Musika Bandaren eskutik goiz-eresia
06:45ean, Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak girotuta
7:00etan, sokamuturra
16:30etan, sokamuturra
17:00etan, HODEI MAGOREN ikuskizuna Azoka Plazan
18:30ean, Irulitxa txaranga
20:00etan, Karnabalei bukaera emanez Suzko Zezena Plaza Nagusian

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information