wrapper

Oharrak

Otsailaren 21etik martxoaren 12a bitartean egin daiteke lan-poltsan sartzeko eskaera. Eskabidea udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Azpeitiko Udalak Udaltzainen lan-poltsa osatzeko deialdia eta oinarriak argitaratu ditu. Gaur argitaratu da iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta 15 lan-egun izango dira eskabideak aurkeztu ahal izateko; martxoaren 12a bitartean.


Onartutako zein baztertutakoen behin-behineko zerrenda eta prozesuaren gainontzeko argibideak www.azpeitia.eus webgunean eta udaletxeko tabloian argitaratuko dira.

Lan-poltsan onartua izateko hainbat baldintza bete beharko dira. Hala nola, 18 urte beteta izan behar dira; gutxienez, batxilergoko, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideren bat izan beharko da; Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak emandako trebakuntza ikastaroa gaindituta izan beharko da; Gizonek gutxienez 1,65 metroko garaiera eduki behar dute eta emakumeek 1,60 metro neurtu beharko dute; B1 motako gidabaimena izan behar dute eta euskarako 2. hizkuntza eskakizuna izan beharko dute, besteak beste.

Kontsultatu lan poltsa deialdiaren inguruko informazioa.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information