wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak herritarrei etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, epe motzean eraikitzen hasiko diren Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko Etxebiden izena emanda daudenek, zozketan parte hartu nahi dutela berretsi behar dute. Horren inguruko informazioa eman eta bete beharreko orria bidali die gutun zertifikatu bidez Udalak Etxebiden etxebizitza erosteko aukeran alta emanda dauden 311 herritarrei. Zozketan parte hartu nahi dutenek martxoaren 2a arte dute jasotako gutuna sinatuta Udalean entregatuz bere nahia berresteko.

Azpeitiko Udalak etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, iaz urtea bukatzerako Azpeitian epe motzean abian jarriko den Esklabak-Iturzulo eremuan eraikiko diren bigarren faseko etxebizitza babestuen eskaintza zabalen berri eman, eta promozio horietako zozketetan parte hartzeko deia egin zuen. Eskaintza horretan babes ofizialeko zein tasatutako etxebizitzetan eman zitekeen izena. Tasatuetan izena eman zutenak, zuzenean sartuko dira izena emana duten promozioko zozketan; Etxebiden izena eman eta babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutenek, ordea, zozketan parte hartu nahi dutela berretsi behar dute.


Esklabak Iturzulo eremuan eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko, Etxebiden etxebizitza erosteko aukeran izena emanda egon behar da, ezinbestean: hala egonda ere, promozioan parte hartu nahi dutela baieztatu behar dute herritarrek zozketan parte hartzeko. Horretarako, Azpeitiko Udalak, Etxebiden alta emanda dauden 311 herritarrei karta zertifikatua bidali die. Gutunean zozketan parte hartu nahi dutela adierazteko orria izango dute. Orri hori sinatuta martxoaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dute udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Zozketan parte hartu nahi dutela adierazten duten herritarrekin osatuko da behin-behineko zerrenda eta martxoaren lehen hamabostaldian argitaratuko du Udalak. Argitaratu ostean erreklamazio epea izango da, eta hori bukatzean, argitaratuko da zozketan parte hartuko dutenen behin betiko zerrenda. Zozketa apirilean egitea aurreikusten du Udalak.


Babes Ofizialeko etxebiztzen inguruko datuak
Etxebizitza kopurua: 39 etxebizitza
Etxebizitzen deskribapena: 1, 2 eta 3 logelako etxebizitzak; logela bateko 1, 2 logelako 15 eta 3 logelako 23 (bat egokitua)
Zozketaren data: 2020. urteko udaberria

PREZIOA
Etxebizitza arrunta: 110.000 €tik 158.000 €ra (BEZ gabe)
Etxebizitza egokitu bat 198,800 € (BEZ gabe)

Zalantzak eta informaziorako
Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko 943 15 71 83 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo Azpeitia Berritzenen bulegotik pasatu daitezke herritarrak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information